22:27

Baskonia

EUROLIGAKO 10. JARDUNALDIA

Defentsak beste garaipen bat eman dio Baskoniari (70-60)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gasteiztarrak ez dira argi ibili saskiari begira, baina 60 puntuan utzi dute Zenit San Petersburgo.

  • Matt Janning Khvostov defendatu nahian.

    Matt Janning Khvostov defendatu nahian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kirolbet Baskoniak 70-60 irabazi du ostiral honetan Zenit San Petersburgoren aurkako norgehiagoka, Euroligako hamargarren jardunaldian. Arabarrek partida serioa eta handikeriarik gabekoa jokatu dute, beste behin ere defentsako lana ardatz hartuta, eta jardun horrek ezerezean utzi ditu errusiarren hainbat baliabide.

Joan den asteazkenean CSKAren aurka (80-70) bereganatutako lehiaren ostean, asteko bigarren garaipena erdietsi du Baskoniak. Emaitza horrekin, irabazitako eta galdutako partiden kopurua orekatzea lortu dute Perasovicen mutilek (5-5), eta sailkapeneko bederatzigarren tokira igo dira, play-offetako postuetatik garaipen bakarrera.

Tornike Shengelia izan da berriz ere bere taldeko gizonik aipagarriena, 20 puntu eta 7 erreboterekin, eta oraingoan laguntza ederra jaso du Ilimane Diop borrokalari batengandik (6 puntu, 7 errebote eta 13ko balorazioa). Senegaldarrari azken bi neurketek konfiantza berreskuratzeko balio izango diote.

Errusiarren aldetik, Gustavo Ayon mexikarra izan da bere neurria erakusteko gai izan den bakarra (18 puntu eta 19ko balorazioa). Real Madrileko jokalari ohiak ez du gainerako taldekideengandik ekarpen handiegirik hartu, akaso Tim Abromaitis estatubatuarrarena (11 puntu eta 15eko balorazioa).

Gaueko zorigaiztoko albistea, bestalde, Patricio Garino argentinarraren lesioa izan da, belaun bateko minez pistatik atera behar izan baitu lehen laurdena amaitu orduko. Osasun azterketak egin beharko dizkiote duen lesioaren larritasuna zehaztu ahal izateko.

Fitxa teknikoa:

70 - Kirolbet Baskonia (15+19+18+18): Henry (4), Stauskas (5), Garino (-), Shengelia (20) eta Fall (4) –hasierako bostekoa–, Vildoza (10), Janning (11), Diop (6), Shields (6), Pollonara (2) eta Eric (2).

60 - Zenit St. Petersburg (18+10+16+16): Renfroe (6), Hollins (10), Abromaitis (11), Will Thomas (4) eta Iverson (2) –hasierako bostekoa– Albicy (3), Khvostov (2), Ponkrashov (-), Pushkov (2) eta Ayón (18).

Epaileak: Sasa Pukl (Eslovenia), Mehdi Difallah (Frantzia) eta Saulius Racys (Lituania). Ez dute inor kanporatu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena