Baskonia
Endesa Liga
Agenctziak | Erredakzioa
Gorgiakoak bere bosgarren MVP saria lortu du jada, lehenengoa denboraldi honetan.
Toko Shengelia. Argazkia: EFE
Kirolbet Baskonia taldeko Tornike Shengelia jokalaria Endesa Ligako zortzigarren jardunaldiko jokalari onena izan da.
Georgiako hegal-pibotak 29 puntu eta 7 errebote erdietsi zituen 32 puntuko balorazioa lortzeko. Baskoniak Monbus Obradoirori irabazi zion Santiagon jokatutako partidan 79-92.
Shengeliak bost aldiz irabazi du MVP (Jokalari Onena) izeneko saria Endesa Liga jokatzen duenetik. Jardunaldi honetan lortutakoa aurten irabazten duen lehenengoa da; aipagarria bere zelaitik bertatik lortutako saskiratzea lehen laurdena amaitzear.
'Oso pozik nago lortu dugun garaipenagatik. Oso zaila da hemen irabaztea eta oso garrantzitsua zen gure maila ona mantentzeko hemen garaipena lortzea eta sentsazio onekin jarraitzea', adierazi zuen Shengeliak partida amaitu eta gero.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa