21:53

Baskonia

2. JARDUNALDIA

Jaurtiketa libreek Baskonia zigortu dute Moskun (79-76)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gasteiztarrek distantzia horretatik egindako jaurtiketen % 54 besterik ez dute sartu, 33 saiakeratik 18 soilik asmatuta.

  • Tornike Shengelia

    Tornike Shengelia Khimkiren aurkako neurketan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kirolbet Baskoniak galdu egin du ostiral honetan Khimkiren etxean, Euroligako bigarren jardunaldian (79-76), nahiz eta hasiera txar batetik errekuperatzeko gai izan den. Hori bai, uneoro egon da atzetik, lehendabiziko minutuan markagailuak islatu duen 2 eta 3koan kenduta.

Gasteiztarrek jaurtiketa libreen puntutik egindako saiakeran % 54 besterik ez dute sartu, 33 ahaleginetik 18 soilik asmatuta, eta horixe izan dute galbidea gaurkoan. Youssoupha Fall pibota ibili da arlo horretan bereziki asmatu ezinda, 12tik 3 aukera bakarrik baliatu baititu. Horrez gain, hiruko jaurtiketan ere kamuts ibili da taldea, (20tik 4).

Baskoniaren aldetik, Tornike Shengelia eta Pierrià Henry izan dira neurketara ondoen egokitu diren jokalariak. Khimkiren aldetik, berriz, Jeremy Evans nabarmendu da kantxako alde bietan (23ko balorazioa), eta berarekin batera Janis Timma Baskoniako jokalari ohia eta Alexey Shved errusiarra ere bikain moldatu dira 18 eta 21 puntu lortuta, hurrenez hurren.

Etxeko taldeak erritmo handiarekin ekin dio lehiari, eta berehala jarri da agintzen (13-3), Perasovicen taldeak defentsan eman dituen erraztasunak aprobetxatuta (bi biren aurkako jokaldia gelditu ezinda ibili dira partida guztian zehar).

Janis Timmak bata bestearen atzetik sartu dituen 8 punturi esker, tartea are gehiago zabaldu da.

Youssapha Fall eta Pierrià Henryren kantxaratzeak, ordea, mesede egin die gasteiztarrei, eta lehenengo laurdena 27-17ko emaitzarekin amaitu da.

Arabarrek sufritu egin dute pistan korrikarik egin ezinda ibili direnean. Aldiz, defentsako lana tenkatu dutenean, distantziak murriztu dituzte 0 eta 12ko partzialarekin, Shengeliaren eta Vildozaren ekarpenari esker. Atsedenaldian, 43-39 zen emaitza.

Baskoniak estu hartzen jarraitu du aurkaria, eta puntu bakarrera hurbildu da (49-48, 23. min); alabaina, orduan, Evans agertu da defentsan gogor jardun eta bost puntu jarraian sartzeko.

Khimkik 10 puntuko aldea zabaldu du berriro, baina, Pierrià Henryren jaurtiketa bat dela medio, arabarrak bizirik sartu dira azken laurdenera (62-55).

Saskiratze trukaketarekin ekin diote tarte horri, eta hori moskutarren mesedetan izan da. Dena den, Baskoniak ez du etsi, eta lau puntura gerturatu da bi minutu baino gutxiago geratzen zirenean (73-69).

Hala ere, etxekoek neurketa kontrolatzen jakin dute bukaerako jokaldietan, eta, hiru puntugatik bada ere, garaipena Moskun geratu da (79-76).

Fitxa teknikoa:

79 - Khimki Mosku (27+16+19+17): Shved (21), Bertans (2), Timma (18), Jerebko (2) y Devin Booker (14) –hasierako bostekoa–, Zaytsev (3), Desiatnikov (-), Monia (-), Gill (2) eta Evans (17).

76 - Kirolbet Baskonia (17+22+16+21): Vildoza (10), Shields (-), Garino (2), Shengelia (18) y Eric (9) –hasierako bostekoa–, Henry (16), Janning (6), Diop (2), Fall (9) eta Polonara (4).

Epaileak: Sasa Pukl (Eslovenia), Borys Ryzhyk (Ukraina) eta Amit Balak (Israel). Garino kanporatu dute faltengatik (40. min).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:30 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena