Baskonia
105-82
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Talde arabarrak norgehiagoka zirragarria eskaini die Fernando Buesa Arenara gerturatu diren zale guztiei, izan ere, norgehiagoka parekatua izatetik, Baskonia jaun eta jabe izatera iritsi da.
Albisteak (1)
Buesa Arenak Chicho Sibiliori egindako omenaldiarekin eman dio hasiera Ligako lehen partidari, eta segidan, hasi bezain pronto, alegia, Jason Grangerrek min hartu du eta norgehiagoka bertan behera utzi behar izan du.
Bestalde, jokoaren hasiera parekatua izan da oso, biak ala biak presioan ondo aritzeaz gain, erasoan ere eraginkor aritu baitira. Minutuek aurrera egin ahala, ordea, Perasovicek gidatutako taldeak aldea handitu du lehen laurdenari 22-16ko emaitzarekin amaiera emanez.
Bigarren laurdenean, berriz, Movistar Estudiantesek aldea txikitu eta markagailua irauli du Kirolbet Baskoniaren aurretik jarriz. Hala ere, gutxi iraun die pozak, izan ere, talde arabarrak hutsuneak bete eta emaitza berriz parekatzea lortu du. Behin martxa hartuta, gainera, aurrera ekin dio eta gehitzen jarraitu du lau puntuko aldea eskuratuz; hala ere, partidaren logikari jarraituz, alde minimoari heldu eta 47-46ko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.
Baskoniak Lyca Vldoza, Patricio Garino, Matt Janning, Tornike Shengelia eta Micheal Eric jokalariekin heldu dio partidaren bigarren zatiari eta norgehiagokaren hirugarren laurdenari. Ondo aukeratu omen du, gainera, aurreko bi laurdenak oso parekatuak izan diren bitartean, hirugarren honetan Baskoniak aldea handitu eta hainbat jokaldi arrakastatsu uztartu ditu, hirugarren laurdenari 12 puntuko aldearekin emanez amaiera.
Azken txanpan, Estudiantesek ezin izan du talde arabarraren kemena geldiarazi eta Perasovicen taldeak Endesa Ligari gogotsu ekin diola erakutsi du aldea mantenduz eta berau handitzen saiatuz. Azkenik, talde arabarrak norgehiagoka zirragarria eskaini die Fernando Buesa Arenara gerturatu diren zale guztiei, izan ere, norgehiagoka parekatua izatetik, Baskonia jaun eta jabe izatera iritsi da (105-82).
Fitxa teknikoa:
105 - Kirolbet Baskonia (22+25+27+31): Vildoza (18), Granger (2), Shields (8), Shengelia (19) eta Eric (8) -lehen bostekoa-, Gonzalez (-), Henry (14), Janning (8), Diop (4), Fall (10), Garino (8) eta Pollonara (6).
82 - Movistar Estudiantes (16+30+16+20): Pressey (13), Brizuela (17), Dangubic (8), Dukan (13) eta Arteaga (9) -lehen bostekoa-, Palacios (2), Sow (-), Scrubb (4), Gedraitis (3) eta Kadji (13).
Epailea: Daniel Hierrezuelo, Jorge Martinez eta Roberto Lucas.
Hurrengo zuzenekoak
15 | 21:00 - 23:30 | ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa