Baskonia
Endesa Liga
Erredakzioa
Bilboko taldeak irailaren 25ean hasiko du 2019/2020 denboraldia, 22:00etan. Perasovicen jokalariek, aldiz, irailaren 27an egingo dute debuta, 19:30ean.
Endesa Ligako lehen jardunaldia. Argazkia: ACB
Retabet Bilbao Basket izango da 2019/2020 denboraldiko Endesa Ligan jokatuko duen lehen euskal taldea, irailaren 25ean jokatuko baitu, 22:00etan, Iberostar Tenerife aurkari duela. Kirolbet Baskoniak, aldiz, Estudiantesen aurka jokatuko du, irailaren 27an, 19:30ean.
Bestalde, euskal derbiak 4. eta 26. jardunaldian izango dira. Bilbao Arenak hartuko du lehenengo partida, urriaren 13an. Itzuliko partida, aldiz, martxoaren 29an jokatuko da, Buesa Arenan.
Hauek dira 2019/2020 denboraldiko Endesa Ligaren lehen jardunaldiko partida guztiak:
Irailak 24
(20:30) Fuenlabrada vs Burgos
Irailak 25
(20:00) BAXI Manresa vs Unicaja
(22:00) Iberostar Tenerife vs Retabet Bilbao Basket
Irailak 26
(20:00) Valentzia vs Morabanc Andorra
(22:00) Kanaria Handia vs Zaragoza
Irailak 27
(19:30) Obradoiro vs Bartzelona
(19:30) Kirolbet Baskonia vs Estudiantes
(21:30) UCAM Murtzia vs Real Betis
(21:30) Joventut Badalona vs Real Madril

(Iberostar Tenerife - Bilbao Basket, irailaren 25ean)

(Baskonia - Estudiantes, irailaren 27an)
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 16:15 - 17:30 | HERRI KIROLAK | Kirol Herri |
| 06 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Altuna III-Ezkurdia vs Zabala-Albisu |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar