Baskonia
Urtebeterako
Agentziak | Erredakzioa
Kanadarrak esperientzia handia du NBAn: 335 partida ofizial jokatu ditu Philadelphia 76ers eta Brooklyn Nets taldeetan, besteak beste.
Nik Stauskas, Baskoniako jokalari berria. Argazkia: @Baskonia
Kirolbet Baskoniak Nik Stauskas urtebeterako fitxatu duela iragarri du. Luxuzko fitxaketa da Velimir Perasovicek zuzentzen duen taldearentzat. Stauskasek NBAn egin du ibilbide profesional osoa.
Hegaleko jokalariak 25 urte ditu eta NBAko bost taldetan aritu da 2014an Sacramento Kings taldearekin debuta egin zuenetik.
Michigan estatuko unibertsitatean hasi zen jokatzen, eta jaurti zituen hirukoen % 45 sartu zituen. Baskoniako jokalari berriak esperientzia zabala du NBAn, Philadelphia 76ers eta Brooklyn Nets taldeetan, besteak beste. Aurretik, 2014ko Drafteko lehen txandan aukeratu zuen Sacramento Kings taldeak.
Stauskas lehen aldiz arituko da Ameriketako Estatu Batuetatik kanpoko talde batean. Lituaniar jatorrikoa izan arren, jokalariak Kanadako pasaportea du, eta, beraz, Europar Batasunetik kanpoko jokalari gisa arituko da Gasteizen, Pierria Henry joko-antolatzailearekin batera.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa