09:54

Baskonia

PLAY OFFAK (81-91)

Baskoniak galdu egin du Buesan, eta hurrengo biak irabaztera behartuta dago

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Tecnyconta Zaragoza goitik joan da partidako une gehienetan, eta Perasovicenak ez dira markagailua iraultzeko gai izan. Ondorioz, bi neurketa irabazi beharko dituzte jarraian aurrera egiteko.

  • Tornike Shengelia eta Stanley Okoye.

    Tornike Shengelia eta Stanley Okoye baloi baten borrokan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tecnyconta Zaragozak irabazi egin dio Kirolbet Baskoniari ostegun honetan Buesa Arenan (81-91), Endesa Ligako play-offetako final-laurdenetako lehenengo neurketan. Aragoiko taldeak hasieratik hartu du neurketako aginte-makila, eta Stan Okoye hegaleko nigeriarraren lana izan du ardatz nagusiena garaipena lortzeko bidean.

Emaitza horrek kinka larrian utzi du Gasteizko taldea; izan ere, nahitaez irabazi beharra dauka igandean Zaragozan jokatuko den bigarren norgehiagoka (12:30), denboraldiari aldez aurretik agur esan nahi ez badio bederen.

Esan bezala, Liga erregularreko Bosteko Onenaren barruan aukeratu duten Okoyek egindako ekarpena (22 puntu, 7 errebote eta 29ko balorazioa) izan da bisitarien armarik eraginkorrena Buesan irabazi ahal izateko, baina ez bakarra, Javier Justiz (11 puntu eta 10eko balorazioa) eta Reinaldas Seibutis (16 puntu eta 15eko balorazioa) ere bidelagun izan baititu.

Etxekoak, aldiz, bizitasunik gabe jardun dute, baita urduri ere, hiruko marratik azaldutako batez besteko eskasaren eraginez (% 33, 27 jaurtiketa egin eta 9 sartu dituzte). Vincent Poirier pibota eta Jayson Granger joko-antolatzailea izan dira kementsuen aritu direnak. Bakoitzak 21 puntu saskiratu ditu, eta 26 eta 23ko balorazioak lortu dituzte, hurrenez hurren.

Horrenbestez, Baskoniak ezin du hutsik egin hurrengo neurketan, Liga txapelketaren lehian jarraitu ahal izateko.

Fitxa teknikoa:

81 - Kirolbet Baskonia (20+14+19+28): Vildoza (5), Hilliard (6), Garino (9), Voigtmann (6) eta Poirier (21) –hasierako bostekoa–, Huertas (-), Diop (-), Granger (21), Shengelia (13) eta Shields (-).

91 - Tecnyconta Zaragoza (24+26+22+19): McCalebb (5), Seibutis (16), Okoye (22), Radovic (8) eta Justiz (11) –hasierako bostekoa–, Nacho Martín (7), Barreiro (2), Berhanemeskel (4), Alocén (6), Fran Vázquez (10) eta Latavious Williams (-).

Epaileak: Antonio Conde, Oscar Perea eta Arnau Padros. Ez dute inor kanporatu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena