21:23

Baskonia

84-82

Baskoniak sufritutako garaipena lortu du Andorraren aurka

Erredakzioa

Kirolbet Baskoniak 84 eta 82 irabazi dio Morabanc Andorrari eta CSKAren aurkako Euroligako final-laurdenetako kanporaketan pentsatzen hasi da.

  • Baskonia - Andorra. Argazkia: EFE

    Kirolbet Baskoniaren eta Morabanc Andorraren arteko neurketako irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kirolbet Baskoniak garaipena eskuratu du Morabanc Andorraren aurka (84-82). Uste baino gehiago kosta zaio partida aurrera ateratzea Arabako taldeari, baina jada CSKAren aurka jokatu beharreko Euroligako final-laurdenetako kanporaketan pentsatzen hasi da.

Baskoniak aurkariak baino hobeto ekin dio neurketari, baina talde bisitariak argi utzi du borrokarako prest zegoela (6-6). Lehen bost minutuetan huts asko egin dituzte bi taldeek erasoko jokoan. Shavon Shieldesek Arabako taldea gidatu du lehen hamar minutuetan, zuloa irekitzea lortu du Baskoniak, baina bi puntuko errenta soilik eskuratu du lehen laurdenaren amaieran (20-18).

Bigarren laurdenaren hasieran parekotasuna izan da nagusi. Bi taldeak ez dira fin ibili saskiratzeak lortzerakoan, eta partida kaskartu egin da. Erasoko errebotean nagusi izan da Kirolbet Baskonia, eta zazpi puntuko abantaila lortu du (35-28). Andorrako jokalaria den Moussa Diagnek hirugarren falta egin du laurden honetan, eta horrek min egin dio Ibon Navarrok zuzentzen duen taldeari (42-31).

Atsedenaldiaren ostean, norgehiagoka erabakita uzten saiatu da Baskonia, baina Morabanc Andorrak ez dio alde egiten utzi etxeko taldeari, John Shurna trebe ibili baita hiruko jaurtiketetan. Hamar punturainoko aldea izan du Baskoniak laurden honetan, baina Andrew Albicyk bere taldea partidan sartu du berriro (57-52).

Bost puntuko abantailarekin ekin dio azken laurdenari Kirolbet Baskoniak. Lau eta bost puntu artean mantendu du abantaila Baskoniak, eta amaierarako sei minutu falta zirenean, 66-62koa izan da emaitza. Momentu txar bat pasa du Baskoniak, baina orduan azaldu da Patricio Garino, talde gasteiztarrari arnasa hartzarazteko. Morabanc Andorra ez da etsitzeko gogoz egon, eta bi puntura murriztu du desabantaila (78-76) amaierara iristeko bi minutu falta zirenean. Estua izan da azken minutuetako lehia, baina Baskoniak bi puntuko abantaila mantentzea lortu eta garaipena eskuratu du (84-82).

Fitxa teknikoa:

84 - Kirolbet Baskonia (20+22+15+27): Vildoza (7), Shields (16), Garino (12), Voigtmann (9) eta Poirier (10) -hasierako taldea-, Gonzalez (-), Huertas (9), Diop (-), Shengelia (11) eta Hilliard (10).

82 - MoraBanc Andorra (18+13+21+30): Albicy (3), Vitali (4), Upshaw Jr. (4), Shurna (23) eta Diagne (15) -hasierako bostekoa-, Luz (15), Jelínek (10), Sane (8) eta Jordan (-).

Epaileak: Emilio Perez Pizarro, Jose Ramon Garcia Ortiz eta Arnau Padros. Kanporaturik gabe.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    15 Zuzenean 21:00 - 23:30 ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena