Baskonia
Errege Kopa
Erredakzioa
Gasteizko taldeko zaleak batuko diren tokia Jacinto Benavente Plazan kokatuta egongo da. Otsailaren 14tik 17ra bitartean egongo da irekita.
Baskonia. Argazkia: EiTB
'Araba Etxea' izango da Baskoniako zaleen elkargunea Madrilen egingo den Errege Kopan. Guztira, 2.000 jarraitzaile joango dira Madrilera otsailaren 14tik 17ra artean jokatuko den ekitaldia ikustera.
Otsailaren 14an irekiko ditu ateak 'Araba Etxea'k eta zabalik egongo da otsailaren 17ra arte, 11:00etatik 18:00etara. Erakundeen, zaleen, txarangaren eta jokalarien elkargunea izango da. Ostegunean irekita egongo den arren, inaugurazio ekitaldi ofiziala ostiralean egingo da, Kirolbet Baskoniak Joventuten aurka jokatu baino ordu batzuk lehenago. Bertan batuko dira Saski Baskoniako, Gasteizko Udaleko, Arabako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak.
Bestalde, Gasteizi, Arabari eta Euskal Herriari buruzko informazio turistikoa jaso ahalko da bertan. Bertara hurbiltzen diren pertsonek pantaila handi batean ikusi ahalko dituzte, Gasteizko, Arabako eta Euskal Herriko toki turistikoen irudiak. Gainera, egunero antolatuko da txarangaren eta zaleen arteko elkarretaratzea, eta Baskoniaren lan egutegiak ahalbidetzen badu, jokalariak ere hurbilduko dira elkarretaratzeetara.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa