Baskonia
70-63
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
48 ordu baino gutxiago igaro dira Israeletik etorri direnetik Euroligan garaipena erdietsi ostean, eta alde handiarekin galtzen hasi den arren, estutzea lortu dute lehiakor izan arte.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Ostegunean Euroligan erdietsietitako garaipen garrantzitsuan ostean, Kirolbet Baskoniak porrota jaso du Iberostar Tenerifen aurka 70-63ko aldearekin. Hirukoetan abilezia handia erakutsi du Txus Vidorretaren taldeak eta nekea gogor ordaindute dute, izan ere, 48 ordu baino gutxiago igaro dira Israeletik Tenerifera abiatu direnetik.
Lehen laurdenean, etxeko taldeak nagusitasunez hartu du aurre eta alde handia atera die gasteiztarrei partida hasi bezain pronto, 10-0 partzialarekin. Baskoniak ez du erasoan asmatzerik izan eta hainbat akats egin ditu defentsan. Gauzak horrela, 24-8 bukatu da lehen laurdena.
Bigarren laurdenean, gauzak ez dira asko aldatu eta arabarrek ez dute markagailua iraultzea lortu. Staiger eta Abromaitisen hirukoek gainera, 21 puntuko aldea eskaini diote Teneriferi.
Atsedenaldiak, ordea, ezin hobe egin dio Baskoniari. Shengeliaren joko on baten, taldearen defentsa on baten eta jaurtiketetan egindako dezenteko hobekuntzari esker, arabarrak lehiakor izaten hasi dira, eta pixkanaka-pixkanaka, aurkaria estutzea lortu dute.
Azken laurdeneko jokoa bestelakoa izan da oso kontuan hartzen aldin badugu lehen laurdenetan ikusi dugunarekin. Indarra eta gogoa azaleratu eta defentsan lan bikaina eginez, Baskoniak aldeak txikitu eta bi puntura soilik jartzea lortu du, 62-60. Gutxi iraun dio, hala er,e hobekuntzak Baskoniari, Iberostarrek aldea berriz handitzea lortu eta hirukoez baliatu, norgehiagoka bere egitea lortu baitu (70-63). Gauzak horrela, Baskoniak denboraldi honetan Ligan jasotako hirugarren porrota izan da honakoa.
Fitxa teknikoa:
70. Iberostar Tenerife (24+21+10+15): Staiger (9), San Miguel (4), Beiran (11), Abromaitis (9), Iverson (5), -lehen bostekoa-, Richotti (5), Niang (7), Brussino (2), Sebas Saiz (6), Bassas (12).
63. Kirolbet Baskonia (8+16+18+21): Vildoza (6), Granger (7), Poirier (9), Shengelia (18), Shields (-), -lehen bostekoa-, Voigtmann (2), Huertas (4), Janning (14), Diop (3), Hilliard (-)
Epaileak: Benjamin Jimenez (andaluziarra) , Sergio Manuel (euskalduna), Carlos Merino (madrildarra).
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa