Baskonia
93-73
eitb.eus
Kirolbet Baskoniak 20 puntugatik galdu du MoraBancen aurka (93-73) Andorran jokatu duen partida. Lidertza galdu du Arabako taldeak.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Kirolbet Baskoniak jipoia hartu du Morbanc Andorarren aurka (93-73) jokatu duen Endesa Ligako 8. jardunaldiko partidan eta lidertza galdu du Arabako taldeak. Gasteiztarrek 6 garaipen eta 2 porroteko balantzea dute.
Neurketako lehen minutuak parekatuak izan dira, eta bi taldeei kosta egin zaie nagusitzea. Hasierako laurdenaren lehen erdia gainditu ostean hasi da MoraBanc Andorra nagusitzen eta etxeko taldeak 10 puntuko abantaila lortu du (20-10). Laurdeneko azken hiru minutuetan esnatu da Baskonia, eta Arabako taldeak desabantaila murriztea lortu du, hiruko jaurtiketak sartuta eta defentsa gogortuta (23-21).
Bigarren laurdenaren hasieran berriro abantaila hartu du MoraBanc Andorrak (28-23), baina Baskoniak ez dio abantaila handia hartzen utzi, eta lehia berdindu du (35-35). Atsedenaldira iritsi aurreko azken 3 minutuetan, Andorrako taldea nagusi izan da, Pedro Martinezek zuzentzen duen taldea ezinean ibili da, eta 10 puntuko desabantailarekin iritsi da Kirolbet Baskonia atsedenaldira (46-36).
Hamar puntuko desabantaila murrizteko asmoarekin kantxaratu da Baskonia atsedenaldiaren ostean, baina MoraBancek abantaila handitu egin du hirugarren laurdeneko lehen bost minutuetan (55-41), 14 puntuko errenta lortuta. Arabako taldea, nahi baina ezin ibili da, baina hirugarren laurdena amaitzeko 36 segundo falta zirenean, 10 puntura gerturatu da Baskonia (66-56). Hala ere, Andorrako taldeak hirukoa sartu eta 13 puntu behetik ekin dio azken laurdenari talde gasteiztarrak (69-56).
Azken hamar minutuetan ez du partidan sartzeko aukerarik izan Baskoniak. Talde gasteiztarra ezinean ibili da laurden honetan ere, eta MoraBanc Andorraren nagusitasuna erabatekoa izan da. Ondorioz, Andorrako taldeak lortu du garaipena (93-73), emaitza erosoarekin.
Fitxa teknikoa:
93 - MoraBanc Andorra (23+23+23+24): Albicy (19), Dylan Ennis (14), Michele Vitali (7), John Shurna (7), Moussa Diagen (15) -hasierako bostekoa-, Rafa Luz (10), Whittington (5), Oliver Stevic (5), David Jelínek (11), Upshaw Jr. (-) eta Henton (-).
73 - Kirolbet Baskonia (21+15+20+17): Marcelinho Huertas (6), Hilliard(10), Shavon Shields (16), Shengelia (7), Poirier (6) -hasierako bostekoa-, Voigtmann (10), Luca Vildoza (9), Matt Janning (5), Ilimane Diop (-) eta Garino (4).
Epaileak: Miguel Angel Perez Perez, Luis Miguel Castillo eta Arnau Padros. Ilimane Diop -Kirolbet Baskonia- kanporatu dute bost falta egiteagatik.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa