12:38

Baskonia

Maiatzak 17-19

Gasteizeko Lauko Finala ikusteko sarreren salmenta, bide onetik

Agentziak | Erredakzioa

Hamalau maila ezberdinetan banatu dute sarreren salmenta, eta salneurriak, 185 eurotan merkeenak eta 535 garestienak.

  • Buesa Arenak hartuko du 2019ko Final Fourra

    Buesa Arenak hartuko du 2019ko Final Fourra

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2019ko maiatzaren 17tik 19ra Gasteizeko Buesa Arenan jokatuko den Lauko Finalerako sarrerak salmentan jarri dituzte jada. Hasiera batean Kirolbet Baskoniako bazkideek soilik dute aukera erosteko, urriaren 31ra arte.

Ondoren, Euroligako gainerako taldeetako bazkideentzat,  Euroligue Telebistako harpidedunentzat eta aurreko Lauko Finaletako bonuen erosleentzat zabalduko da epea, azaroaren 2ra arte. Hilaren 6an, eguerdiko 12:00etatik aurrera zaleen txanda izango da, eta azkenik, Lauko Finalerako sailkatzen diren taldeen zaleek 600 sarrera izango dituzte salgai.

Salmenta www.f4tickets.com web orrian egingo da, eta bonuen 14 kategoria zehaztu dira, 185 eta 535 euro arteko prezioekin. Pabiloiaren eserlekuen %80 salduko da, gainontzeko %20 gorde egingo delako hedabideentzat, babesleentzat, agintarientzat eta lau talde parte hartzaileen sarrerentzat, Baskoniak jakinarazi duenez.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena