22:50

Baskonia

4. jardunaldia

Baskoniak galdu egin du Munichen, eta hirugarren porrota pilatu du jarraian Euroligan

eitb.eus

Vincent Poirier 24 puntu eta 26ko balorazioarekin, Shengeliarekin batera (29ko balorazioa), saiatu da taldea lehiakor manten zedila, baina ez da nahikoa izan.

  • Jayson Granger. Argazkia: EFE

    Jayson Granger. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bayern Munichek eta Kirolbet Baskoniak aurrez aurre jokatu dute Euroligako laugarren jardunaldian, eta etxekoak gehiago izan dira; izan ere, gasteiztarren nahia eta, batez ere, Vicent Poirier pibot frantziarraren partida bikaina (24 puntu eta 26ko balorazioa) ez baitira nahikoa izan norgehiagokan gailentzeko (77-71).

Pedro Martinezen mutilek oso gaizki ekin diote partidari, eta horren adierazle garbia da lehenengo laurdenean 11 puntu besterik ez dituztela sartu, eta, bereziki, zeharo antzu agertu dira hiruko jaurtiketetan tarte horretan (7tik 0). Etxekoak, ordea, nahiz eta hasierako lau minutuetan baskoniarrak bezain kaskar aritu, laurdenaren bukaerarako piztu egin dira, eta ia bikoiztu egin dute Baskonia markagailuan (20-11).

Laurden bukaerako hutsartearen ostean, gasteiztarrak beste grina batekin kantxaratu dira, eta Poirierren eta Janningen puntuen bultzadarekin asko murriztu dute kontrako aldea. Hala, laurdena amaitzeko 2:08 falta zirenean, puntu bakarreko tartea zegoen bi taldeen artean (33-32). Alabaina, hortik atsedenaldira arte, Baskoniak 10-0eko partziala jaso du (43-32), kamuts jarraitu baitu hiruko lerrotik (13tik 1, atsedenaldian; eta 25etik 4, partida amaieran).

Aldageletatik itzuli direnean, saskiratze-trukaketa izan da nagusi kantxan. Zenbait unetan, Kirolbetek urreratzea lortu du (56-51, 1:57), baina Bayern indartsuago agertu da berriz ere laurden bukaeran, eta aldeak gora egin du beste behin (61-52).

Azken laurdenean, alemaniarrek ez diete norgehiagoka irabazteko inolako abagunerik eman nahi izan Pedro Martinezen mutilei, eta, hartara, amaierara iristeko bost minuturen faltan, neurketaren zehar izan duten abantailarik handiena lortu dute, 16 puntura arte hazi baita (72-56, 5:02). Azken txanpan arabarrak saiatu dira, baina Dejan Radonjicek entrenatzen dituen jokalariek ondo kudeatu dute aldea, nahiz eta bukaeran sei puntuko abantailarekin besterik ez duten irabazi, Baskoniak markagailua itxuratzea lortu duelako, baina Bayernek ez du inoiz arriskuan izan garaipena.

Fitxa teknikoa:

Bayern Munich 77 (20+23+18+16): Jovic (7), Dedovic (14), Lucic (9), Barthel (1) y Booker (6) -cinco inicial-, Dangubic (-), Koponen (3), Lo (15) eta Derrick Williams (22).

KIROLBET Baskonia 71 (11+21+20+19): Granger (-), Hilliard (-), Garino (7), Voigtmann (3) y Diop (3) -cinco inicial-, Shengelia (16), Huertas (-), Poirier (24), Janning (12), Vildoza (4) eta Shields (2).

Epaileak: Damir Javor (Eslovenia), Medhi Difallah (Frantzia), Milija Vojinovic (Serbia). Ez dute inor kanporatu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena