Baskonia
Endesa Liga
Erredakzioa
Anadolu Efesek fitxatu du Beaubois, baina Arabako klubak tanteo-eskubidea gorde du, jokalaria Endesa Ligara itzuliko balitz. Janningen kasuan, taldean jarraitzea nahi du klubak.
Matt Janning. Argazkia: EFE
Kirolbet Baskoniak, Matt Janning eta Rodrigue Beaubois jokalariak sartu ditu tanteo-eskubideko zerrendan. Bi jokalari hauek dira Arabako klubarekin kontratua amaitzen duten jokalari bakarrak.
Anadolu Efesek fitxatu du Beaubois, baina Baskoniak tanteo-eskubidea gorde du jokalaria Endesa Ligara itzuliko balitz. Janningen kasuan, aldiz, taldean jarraitzea nahi du Baskoniak. Tanteo-eskubidea gauzatzekotan, aurten izan duen kontratuaren %100 eskaini beharko lioke Arabako taldeak. ACBk Janningegatik eskaintza bat jasoz gero, Baskoniak 5 eguneko epea izango luke eskaintza berdintzeko. Eskaintza berdinduz gero, jokalariak Baskonian jarraituko luke, beti ere beste eskaintza Endesa Ligako talde batena baldin bada.
Endesa Ligako klubek, 12 eguneko epea izango dute, uztailaren 14ra arte, tanteo-eskubideko zerrendan dauden jokalariengatik eskaintzak aurkezteko.
Bestalde, Kirolbet Baskoniak ez ditu tanteo-eskubideko zerrendan sartu Ivan Martinez eta Rinalds Malmanis jokalariak. Biei kontratua amaitu zaie Arabako klubarekin.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa