22:28

Baskonia

Endesa Ligako finalerdiak

Kirolbet Baskonia, finaletik gertuago Bartzelonari berriz irabazi ostean (85-79)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gasteiztarrek 2-0eko abantaila lortu dute kanporaketan, ostiralean Palau Blaugranara joan aurretik.

  • Jayson Granger Juan Carlos Navarroren sarrera bat oztopatu nahian. Argazkia: EFE

    Jayson Granger Juan Carlos Navarroren sarrera bat oztopatu nahian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Norgehiagokari gaizki ekin dion arren, Kirolbet Baskonia partidari buelta emateko gai izan da, eta bi garaipeneko abantaila hartu du (2-0) Endesa Ligako finalerdiei dagokion kanporaketan. Bartzelona Lassa aurkariak aurreko astelehenean jokatutako partida eskasa ahaztu eta oso bestelako itxura eman du Buesa Arenan, baina nekeak jota heldu da amaierara eta galdu egin du berriz ere (85-79).

Kanporaketa lekuz aldatuko da orain, Palau Blaugranak hartuko baitu hurrengo lehia, eta hura balia dezake Gasteizko taldeak Bartzelona behin betiko kalean uzteko. Izan ere, Pedro Martinezen mutilek garaipen bakarra behar dute finalean izateko eskubidea bereganatzeko, eta horretarako hiru aukera izango dituzte euren esku.

Dena den, arabarrek asko sufritu behar izan dute bigarren garaipena poltsikoratzeko, Bartzelona hamar goitik baitzen atsedenaldira heltzean (38-48). Aitzitik, aldageletatik bueltan, etxekoek defentsako lana tenkatu dute eta hazi egin dira, kanpoko jaurtiketak puntu iturri nagusitzat hartuta. Tarte horretan, zazpi hiruko sartu dituzte Baskoniako jokalariek, bereziki Matt Janningen ekarpenari esker (14 puntu hirugarren laurdenean eta 19 guztira).

Hegaleko estatubatuarrarekin batera Marcelinho Huertas nabarmendu da etxekoen aldetik, ederto zuzendu baitu taldea bigarren zatian. Brasildarrak 15 puntu lortu ditu denetara.

Katalanen partetik, Adam Hanga eta Adrien Moerman bikoteak egindako lana nabarmendu da (19 eta 21 puntu balorazioa, hurrenez hurren), baina ez da nahikoa izan Buesa Arenan batu diren zaleek etengabe aupatu duten Baskonia gainditzeko.

Fitxa teknikoa:

Kirolbet Baskonia 85 (18+20+29+18): Huertas (15), Janning (19), Timma (5), Voigtmann (5) eta Poirier (7) –hasierako bostekoa–, Vildoza (-), Shengelia (12), Beaubois (12), Granger (6), Diop (1) eta Garino (3).

Bartzelona Lassa 79 (26+22+17+14): Hanga (13), Navarro (4), Jackson (7), Moerman (18) eta Tomic (12) –hasierako bostekoa–, Heurtel (8), Koponen (-), Reynolds (8), Sanders (2) eta Claver (7).

Epaileak: Miguel Angel Perez Perez, Antonio Conde eta Rafael Serrano. Ez dute inor kanporatu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena