15:38

Baskonia

Baieztatuta

Gasteizek 2019ko Lauko Finala hartuko du

eitb.eus

Buesa Arenan jokatuko da Europako saskibaloiko lehiaketarik onena, Final Fourra, Josean Kerejetaren ametsa.

1:35
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euroligak gaur iragarri du 2018/2019 denboraldiko Lauko Finala Gasteizko Fernando Buesa Arena pabiloian jokatuko dela. Modu honetan, Arabako hiriburuak lehen aldiz antolatuko du Europako saskibaloi lehiaketa nagusiaren azken fasea.

Fernando Buesa Arenak 15.000tik gora eserleku ditu eta, datorren urteko Euroligako Lauko Finala antolatuz, azken urteetan egoitza izan diren Belgrad, Istanbul, Berlin edota Madrid moduko hiriburuei lekukoa hartuko die.

"Gasteizek, Baskoniak eta bere jarraitzaile leialek denbora asko zeramaten zain. Saskibaloia gutxik bezala bizitzen duen hiriarentzako merezitako aitorpena da", esan du Jordi Bertomeu Euroligako presidenteak ohar batean.

Halaber, Josean Kerejeta Saski Baskoniako arduradun nagusiak aitortu du "urteetan bilatu dugun ametsa" bete dela izendapenarekin, eta erakutsitako konfiantza esaketu dio Bertomeuri. "2019ko Lauko Finalak munduko mapan kokatuko ditu Gasteiz, Araba eta Euskadi", adierazi du.

Era berean, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak gobernu bileraren ondoren adierazi duenez, "albiste bikaina da guretzat". Euskadi, Araba eta Gasteizera "milaka bisitari" erakarriko dituela ziurtatu du, eta izendapenak erakutsi duela "mota honetako ekitaldi handiak antolatzeko gaitasuna" dutela.

Madril, Berlin, Mosku, Belgrado, Londres edo Istanbul bezalako hiri ospetsuetan Euroligako Lauko Finala antolatu da jada. Kirol-ekitaldi handia, beraz, datorren urtean Euskadin egingo dena.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena