21:38

Baskonia

96-78

Baskoniak Unicajari irabazi eta gainditu egin du sailkapenean

Erredakzioa

Arabako taldeak 96-78 irabazi du Buesa Arenan eta aurreratu egin du Malagako taldea Endesa Ligako sailkapenean.

  • Baskonia-Unicaja. Argazkia: EFE

    Poirier, Baskonia-Unicaja partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Baskoniak garaipena lortu du Unicajaren aurka (96-78) Buesa Arenan eta indarra hartu du datorren astean jokatuko den Errege Koparako. Gainera, Unicaja gainditu du Endesa Ligako sailkapenean.

Partida parekatuta hasi da, eta markagailua estu mantendu da lehen jabetzen ostean (7-7 eta 9-10). Lehiako laugarren minututik aurrera, ordea, talde bisitaria izan da nagusi eta Unicajak zuloa ireki du markagailuan, 9 puntuko aldea lortuta (11-20). Baskonia ezinean ibili da, eta bisitarien aldeko 13-21eko emaitzarekin amaitu dira lehen hamar minutuak.

Bigarren laurdenaren hasieran aldeak murriztea lortu du Baskoniak (19-23), baina Unicaja ez da kokildu eta berriro alde egin du, 9 puntuko errenta lortuta (22-31). Kolpe hori hartu ondoren, Baskonia suspertu egin da, eta atsedenaldira iristeko 27 segundoren faltan, partida berdindu du (36-36). Azken jabetza Unicajak izan du, saskiratzea lortu du, eta aurretik iritsi da atsedenaldira (36-38).

Atsedenaldiak on egin dio Baskoniari. Arabako taldea sentsazio eta joko onarekin kantxaratu da, eta Unicaja txikitu egin du. Erasoan oso ondo ibili da Pedro Martinezek zuzentzen duen taldea eta defensa gogorra eginda, Unicajari oso aukera gutxi eman dizkio. Laurden honetan 32-15eko partziala lortuta, 14 puntuko abantailarekin ekin dio Baskoniak azken laurdenari (67-53).

Amaierako hamar minutuetan ez du kontzentrazioa galdu Baskoniak eta kontrolpean izan du neurketa. Abantaila erosoak izan ditu Arabako taldeak eta garaipena eskuratu du, 96-78ko emaitzarekin.

Fitxa teknikoa:

96 - Baskonia (13+23+31+29): Granger (7), Beaubois (13), Timma (6), Malmanis (-) eta Poirier (10) -hasierako bostekoa-, Vildoza (4), Voigtmann (18), Huertas (-), Janning (4), Diop (-), Shengelia (21) eta Garino (10).

78 - Unicaja (21+17+15+25): Alberto Díaz (3), Waczynski (15), Milosavljevic (7), Suarez (8) eta Shermadini (16) - hasierako bostekoa-, Okouo (-), McCallum (6), Salin (10), Dani Diez (-), Nedovic (5) eta Augustine (6).

Epaileak: Miguel Angel Perez Perez, Rafael Serrano eta Arnau Padros.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Baskonia

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:15 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena