Baskonia
Euroligako 22. jardunaldia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Porrot honekin eta Maccabiren garaipenarekin play-offetarako txartela ematen duten tokiak bi garaipenetara dituzte gasteiztarrek.
Baskoniak ezin izan du irabazi Panathinaikosen etxean. Argazkia: EFE
Panathinaikosen ahalmen fisikoa Baskoniaren lehiakortasuna baino gehiago izan da Euroligako 22. jardunaldian, eta OAKAko kantxatik porrotarekin itzuliko dira Gasteizera Pedro Martinezek zuzentzen dituen jokalariak, nahiz eta azken unera arte borrokatu duten.
Baskoniak ondo ekin dio partidari lehen laurdenean, batez ere Johannes Voigtmannek (11 puntu eta 8 errebote) egindako lan ona dela medio,, baina ezin izan dio horri jarraipenik eman. Gainera, hirugarren laurdenean greziarrek defentsako lana areagotu dute, eta horri Nick Calathesek bere taldeko jokoa antolatzen agertutako trebezia gehitzen bazaio, horrela azaltzen da etxekoen tarte horretan lortu duten abantaila zabala (67-49, 28. minutuan).
Dena dela, dena erabakita zirudienean (Baskoniak 12 puntu behera zegoen 2:20 minuturen faltan), bisitariek euren grina atera dute eta azken txanpan lau puntura hurbiltzea lortu dute, baloia euren alde zutela.
Alabaina, orduan hutsegin du Matt Janningek gaueko hiruko bakarra (bostetik lau saskiratu ditu), eta, horrenbestez, Panathinakoisen alde amaitu da norgehiagoka, bereziki Kenny Gabriel (15 puntu) eta James Gist (15) barneko jokalariei esker.
Horrenbestez, Baskoniako jokalariek ezin izan dute partida irauli azken unean, bere kantxan talde ia garaiezin gisa azaltzen den PAOren aurrean (11-1).
Baskoniaren porrot horren eta Maccabiren garaipenaren eraginez, play-offetarako txartela ematen duten tokiak bi garaipenetara geratu zaizkie gasteiztarrei.
Fitxa teknikoa:
Panathinaikos 80 (21+25+21+13): Calathes (7), Denmon (-), Antetokounmpo (6), Gist (15) y Singleton (10) -hasierako bostekoa-, Rivers (7), Pappas (12), Vougioukas (4), Lekavicius (4) eta Gabriel (15).
Baskonia 76 (22+18+13+23): Granger (-), Beaubois (15), Garino (5), Shengelia (15) y Voigtmann (11) -hasierako bostekoa-, Poirier (2), Janning (12), Malmanis (-), Diop (2), Huertas (-), Timma (6) eta Vildoza (8).
Partzialak: 21-22, 25-18, 21-13, 13-23.
Epaileak: Robert Lottermoser (Alemania), Sre
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa