Baskonia
Euroliga
Agentziak | Erredakzioa
Gasteizko taldeak Buesa Arenan irabazi du Europako txapelketan jokatu duen 400. norgehiagoka.
Baskoniak Unicajari irabazi dio (88-82) Euroligako fase erregularraren 11. jardunaldian. Gasteizko taldearen 400. partida izan da Europako txapelketa nagusian. Pedro Martinezen taldeari arnasa hartzeko balio dio, eta andaluziarrek krisian jarraitzen dute, txapelketako azken bost neurketak galduta.
Arabarrek nagusi hasi dute partida, eta 15 puntuko aldearekin bukatu du lehen laurdena (27-12). Hala ere, Sasu Salin eta Adam Wazcynski jokalarien erreakzioak alde hori gutxiatu utzi du bigarren laurdenean (36-34).
Gasteizkoek, lan handiari esker, aldeak mantendu dituzte, eta bost puntu gehiagorekin joan dira atsedenaldira (41-36).
Bi taldeek portzentai ona izan dute hirukoetan, batez ere hirugarren laurdenean. Wazcynskiren erakustaldiak bere taldea hobetu du, eta markagailuan aurretik jartzea lortu dute.
Azken laurdenaren hasieran berdintasuna izan da nagusi, baina Johanez Voigtmann neurketan berragertu denean, alde erosoa ireki du Baskoniaren alde (71-64). Hirukoetan bikain jarraitu dute Janis Timmak eta Unicajako poloniarrak, baina letoniarra izan da, azkenean, garaipena etxean utzi duena.
FITXA TEKNIKOA
Baskonia: Timma (24), Voigtmann (8), Huertas (4), Beaubois (11), Jones (5) --hasierako boskotea-- Vildoza (2), Janning (10), Granger (6), Poirier (6), Shengelia (12).
Unicaja: Mccalum (11), Mirosavljevic (6), Nedovic (13), Shermadini (2), Suárez (5) --hasierako boskotea-- Díaz (2), Salin (5), Waczynski (25), Brooks (11), Augustine (2).
Partzialak: 27-12, 14,24, 18-20 eta 29-26.
8-20 eta 29-26.Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa