Baskonia
Denboraldia bukatu arte
Agentziak | eitb.eus
Duela bi hilabete heldu zen Baskoniara eta 15 partida jokatuko ditu, Euroligan eta Endesa Ligan batez beste 7.3 eta 7.4 puntu lortuz.
Baskonia saskibaloi taldeak iragarri du Matt Janning eskolta estatubatuarra Gasteizen geldituko dela denboraldia bukatu arte. Hasieran Jordan McRae bajan zegoen bitartean ordezkatzeko heldu zen, baina errendimendu ona eman duenez, taldeak kontratua luzatu dio.
Janning duela bi hilabete heldu zen Baskoniara eta 15 partida jokatuko ditu, Euroligan eta Endesa Ligan batez beste 7.3 eta 7.4 puntu lortuz, hurrenez hurren, eta defentsan lan ona eginez.
"Sentsazio ona da taldekide bezala hemen egongo naizela jakitea. Azken bi asteotan denboraldiaren aurreikuspena aldatu dugula uste du, eta horren parte izan nahi dut urtea bukatu arte", adierazi du jokalari estatubatuarrak.
Gainera, Baskonia bere "lehen aukera" zela ziurtatu du, taldera "ohitu" delako. "Ez daukat beharrik beste toki batera joateko eta egokitzeko. Talde honetan talentu handia dugu, jokalari on ugari, eta mutilak ongi moldatzen dira kantxan. Horregatik, alde positibo asko daude. Hiria ere aparta da", esan du
Hurrengo zuzenekoak
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa