22:34

Baskonia

Euroliga

Baskoniak laugarren porrota kateatu du Euroligan (78-72)

Agentziak | Erredakzioa

Sergio Valdeolmillosek zuzendu ditu Baskoniako jokalariak Brose Bambergen aurkako lehian, Pedro Martinezek taldearen ardura hartuko duen bezperan.

  • Rodrigue Beaubois izan da baskoniako jokalaririk erangikorrenetakoa Brosen aurka. EFE

    Rodrigue Beaubois izan da baskoniako jokalaririk erangikorrenetakoa Brosen aurka. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Baskoniak erreakzionatu gabe jarraitzen du, eta laugarren porrota pilatu du Euroligan Brose Bambergen aurka 78-72 galdu ostean.

Norgehiagoka parekatua izan da lehen laurdenean, eta etxekoen kanpoko jaurtiketengatik erabaki da gasteiztarren nahasmenaren aurrean.

Brosen debutatu duen Dorell Wright NBAko jokalari ohiak 20 puntuko balorazioarekin, eta Baskoniako pibotak baino gehiago izan den Leon Radosevicek ondo lagundu dio barneko jokoan. Arabarren aldetik, berriz, kanpoko jokalariengan aurkitu du babes handiena (Granger, Huertas eta Beaubois), baina behar bezain besteko jarraipenik gabe.

Esan bezala, parekotasunez ekin diote partidari bi taldeek, defentsa lanetan fin ibili gabe, eta, horrenbestez berdinduta heldu dira lehen laurdenaren amaiera. Laurden horretako azken uneetan, Prigioniren ordez aritu den Sergio Valdeolmillosek Jordan McRae jarri du jokoan, ezkerreko besaburuan izandako lesiotik behin sendatuta.

Ez bata, ez bestea ez dira zuzen ibili bigarren laurdenaren hastapenetan, eta akatsak egin dituzte bata bestearen atzetik. Alabaina, Maodo Lo jokalariak sartutako hiruko batek lehen abantaila eman die alemaniarrei 22-21 (14. min).

Bisitariek ahalegina egin arren, atsedenaldira aurretik heltzea lortu dute Brosekoek (35-32).

Atsedenalditik bueltan, etxekoek jarraian erdietsi dituzten bi hirukok argi gorria piztu dute baskoniarrengan. Horrek 0 eta 7ko partziala ekarri du gasteiztarren alde, Jayson Grangerren eskutik, baina ez dute neurketa berdintzea lortu eta alemaniarrak aldendu egin dira beste behin ere.

Valdeolmillosen jokalariek euren kalitatea plazaratu dute ondoren bi puntura jartzeko, baina orduan etxekoek egin dute 7 eta hutseko partziala, eta 60-51 iritsi dira hirugarren laurdenaren amaierara.

Tartea 12 puntukoa izatera heldu da, baina Marcelinho Huertasek sartutako zenbait jaurtiketak bere taldeak partida lehiatzen jarrai zezala eragin dute. Dena dela, arabarrek ez dituzte baliatu Brosek eman dizkion aukerak, eta norgehiagoka berdindu izango zuketen jaurtiketak huts egin dituzte.

Hartara, alemaniarrek euren aldeari eutsi diote, eta partida kontroplean izan dute azken txanpan. Horrela, txapelketako bigarren garaipena eskuratu dute (78-72); aitzitik, Baskoniak partidarik irabazi gabe jarraitzen du lau jardunaldi jokatu eta gero.

Fitxa teknikoa:

Brose Bamberg 78: (17+18+25+18): Hickman (9), Nikolic (-), Hackett (8), Rubit (8), Radosevic (12) ?hasierako bostekoa?, Staiger (12), Mitrovic (4), Lo (11), Taylor (1) eta Dorell Wright (13).

Baskonia 72: (17+15+19+21): Granger (17), Beaubois (14), Timma (2), Shengelia (8), Diop (4) ?hasierako bostekoa?, Voigtmann (4), McRae (5), Janning (-), Poirier (6), Huertas (12) eta Garino (-).

Epaileak: Radovic, Sreten (Kroazia), Latisevs, Olegs (Letonia) eta Van Den Broeck, Nick (Belgika).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    08 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    24 12:00 - 14:00 HERRI KIROLAK | Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa
    24 12:00 - 13:45 ATLETISMOA | Alcobendaseko Krosa
    24 16:10 - 16:50 PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa
    24 17:00 - 20:00 PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria
    25 23:30 - 00:30 AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena