Baskonia
Euroliga
Erredakzioa
Arabako taldeak Grezian jokatuko du Euroligako multzoen faseko lehen partida urriaren 12an.
Olimpiakos-Baskonia. Argazkia: EFE
Euroligak ostiral honetan eman du jakitera 2017-2018. denboraldiko egutegia. 16 taldek parte hartuko dute eta denek elkarren aurka jokatuko dute bi itzulitan. Guztira 30 partida jokatuko ditu Pablo Prigionik zuzentzen duen taldeak multzoen fasean.
Baskoniak urriaren 12an ekingo dio txapelketari Grezian Olimpiakosen aurka jokatuz. Urriaren 19an berriro etxetik kanpo jokatuko du Maccabi Tel Aviv taldearen aurka. Buesa Arenan jokatuko duen lehen partida Valentziaren aurka izango da urriaren 25ean, asteazkenean. Multzoen fasea etxean amaituko du Baskoniak Anadolu Efesen aurka, 2018ko apirilaren 5ean.
Real Madril azaroaren 14an (asteazkena) iritsiko da Buesa Arenara eta Fenerbahce Dogus txapelduna azaroaren 30ean (osteguna). Gabonetan Baskoniak etxean jokatuko du Bartzelonaren aurka (abenduaren 22an) eta CSKAren aurka (abenduaren 29an).
Bost jardunaldi bikoitz egongo dira aurtengo edizioan: Urriak 25 eta 27 (Valentzia eta Panathinaikos), azaroak 14 eta 16 (Real Madril eta Zalgiris), abenduaren 20 eta 22 (Emporio Armani eta Bartzelona), 2018ko urtarrilak 17 eta 19 (Fenerbahce Dogus eta Emporio Armani) eta 2018ko martxoak 21 eta 23 (Brose Bamber eta Bartzelona).
gn: justify;">
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa