22:46

Baskonia

CSKA, irabazle (88-90)

Baskoniak agur esan dio Euroligari

A.B.

Arabako taldeak 88-90 galdu du CSKAren aurka final-laurdenetako kanporaketako hirugarren partida eta Errusian jokatutako bi neurketak ere galdu egin zituen. Moskuko taldeak epaileen laguntza izan du.

1:11
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Baskoniak 88-90 galdu du CSKAren aurka Euroligako final-laurdenetako kanporaketako hirugarren partida eta txapelketatik at geratu da Errusian jokatutako beste bi partidak ere galdu baitzituen.

Ez dio ondo ekin partidari Baskoniak eta azkar hartu du arrea CSKAk (2-7). Hala ere, Arabako taldeak garaiz erantzun du, eta markagailuan aurretik jarri da (9-7). Ondorengo minutuak parekatuak izan dira, baina lehen hamar minutuak Baskoniaren aldeko 24-22ko emaitzarekin bukatu dira. Bigarren laurdenari indartsu ekin dio Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak eta zazpi puntuko abantaila (29-22) hartu du. CSKA, aldiz, ez da kokildu eta ez dio aurkariari markagailuan alde egiten utzi (30-31). Atsedenaldira iritsi aurreko azken minutuak parekatuak izan dira, eta lehen laurdenean gertatu bezala Baskoniak lortu du atsedenaldira abantailarekin iristea (44-43).

Bi taldeek atseden hartu ostean, lehia parekatuta egonda, eta horren erakusgarri izan da markagailuan eman diren berdinketak (49-49, 51-51 eta 55-55). Hirugarren laurdenearen azken txanpan lau puntuko abantaila hartu du Errusiako taldeak (61-65 eta 66-70), baina Baskoniak bi puntura murriztu du desabantaila (70-72). Azken laurdenean Baskoniak ez du asmatu aurkariaren saski aurrean eta CSKA horretaz baliatu da abantaila hartzeko (74-81). Hala ere, Baskoniak ez du etsi, bi puntura jarri da markagailuan eta azken jabetza izan du; Larkinek egin du azken jaurtiketa hiruko marratik, falta egin diote, epaileek ez dute ezer adierazi, ez du saskiratzea lortu eta CSKAk eskuratu du garaipena (88-90).

Fitxa teknikoa:

88 - Baskonia (24+20+26+18): Larkin (13), Hanga (13), Budinger (15), Tillie (-), Voigtmann (9) -hasierako bostekoa-, Shengelia (19), Diop (2), Beaubois (4), Laprovittola (3), Blazic (10) eta Luz (-).

90 - CSKA Mosku (22+21+29+18): Jackson (10), De Colo (15), Kurbanov (5), Vorontsevich (4), Hines (9) -hasierako bostekoa-, Khryapa (3), Teodosic (13), Augustine (8), Fridzon (2), Higgins (21) eta Antonov (-).

Epaileak: Belosevic, Ilija (Serbia), Paternico, Carmelo (Italia) eta Boltauzer, Matej (Eslovenia).

ej (Eslovenia).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena