Baskonia
Euroliga
Agencias | Redacción
Andrea Bargnani baja dutela gasteiztarrek Moskun jokatuko dute asteartean play offetako aurreneko partida. Helburua, Lauko Finalerako txartela lortzea.
Asteartean, Moskun, hasiera emango zaio Euroligako final-laurdenetako play offetako CSKA-Baskonia kanporaketari. Lauko Finala maiatzaren 19-21ean jokatuko da Istanbulen (Turkia).
Baskoniak CSKAren kontra neurtuko ditu indarrak bai asteartean eta bai ostegunean eta helburua garaipen bat eskuratzea kantxa alde izateko kanporaketan.
Andrea Bargnani baja dutela gasteiztarrak Errusia aldera joan dira play offetako aurreneko partidari aurre egiteko. Moskun bertan lortutako azken garaipena duela 12 urte izan zen, (78-85) Lauko Finaleko finalerditako partidan hain zuzen ere.
Halere, duela hilabete bat elkarrekin jokatu zuten neurketa ligan eta Buesa Arenan jokatutako partida hartan Baskoniak CSKA menderatu zuen 79-78.
79-78.Hurrengo zuzenekoak
08 | 21:00 - 23:30 | PILOTA | Lau t'erdiko txapelketa | Serie B Finalaurrekoak: Agirre vs Bakaikoa / Egiguren vs Larrazabal |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa