22:58

Baskonia

Euroliga

Baskoniak CSKA liderra gainditu du partida bikaina jokatuta (79-78)

Agentziak | Erredakzioa

Sito Alonsoren taldeak neurria hartu dio talde errusiarrari eta 15. garaipena lortu du aurtengo Euroligan.

0:51
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Baskoniak garaipen handia lortu du CSKA Moskú Euroligako liderraren aurka, 79-78, eta final-laurdenetako playoffetan sartzeko aukerei eusten die. Amaiera estua izan du Buesa Arenako partidak, baina Shane Larkinek azken segundoetan egindako jokaldiak erabakigarriak izan dira.

Neurketa orekatua hasi da, defentsa lana handiarekin eta erreboterako aukera gutxirekin. Johannes Voigtmann eta Chase Budinger izan dira Baskoniaren pisua eraman dutenak. Markagailuan gorabehera asko izan dira minutu horietan: 18-14 Baskoniaren alde, eta 28-33 errusiarren alde.

Hala ere, ez batak ez besteak ez du alde handirik zabaldu. Biak aurkaria kontrolatzen saiatu dira, arabarrak batez ere, jokoa errusiarren mugimenduetara moldatuz eta trantsizioak motelago eginez. Eraso luzeagoak egin dituzte CSKAk markagailuan ihes egitea ekidin eta errusiarren eraso kopurua murrizteko.

Bigarren zatian gauzak ez dira asko aldatu. Nano de Colok erakustaldia eman du, 22 puntura iritsi da, eta Baskoniak gora egin du Adam Hangaren puntuei esker (15). Dimitris Itudisen taldeak Euroligako erasorik onena du, eta lehen zatian egindakoa hobetu dute, baina ez da nahikoa izan gasteiztarrak geldiarazteko.

Estualdia azken minutuetan

Azken laurdenaren hasieran, Sito Alonsoren taldeak 7 puntuko aldea lortu du 61-54, eta partida bukaera lasaia izango zela eman du. Hala ere, Europako txapeldunak ez du amore eman eta Kyle Hinesen eskutik arabarretik gertu mantendu da.

Teodisicek 75-73koa jarri du markagailuan hiruko ikaragarria sartuta, eta Augustineri asistentzia eman dio 40 segundoren faltan errusiarrak 77-78 aurretik jartzeko. Larkinek baloia hartu eta ez du hutsik egin. Garaipen honi esker Baskonia bosgarren da, eta Anadolu Efes atzean da, garaipen bakar batera.

 

Fitxa teknikoa

Baskonia: Larkin (12), Budinger (10), Hanga (15), Shengelia (9) y Voigtmann (10) --hasierako boskotea-- Laprovittola (-), Tillie (11), Blazic (7), Diop (3), Beaubois (2) eta Luz (-).

CSKA de Moscú: De Colo (22), Teodosic (19), Hines (9), Khryapa (6) y Kurbanov (2) --hasierako boskotea-- Jackson (2), Augustine (6), Fridzon (3), Higgins (2) eta Vorotsevich (7).

PARTZIALAK: 18-14, 34-33 (atsedenaldia), 61-54 eta 79-78 (amaituta).


t="utf-8">

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:15 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena