Baskonia
88-99
Erredakzioa
Arabako taldeak 88-99 irabazi dio Tecnyconta Zaragozari eta denboraldiko 15. garaipena eskuratu du Endesa Ligan.
Baskoniak 88-99 irabazi dio Tecnyconta Zaragozari. Argazkia: EFE
Baskoniak 88-99 irabazi dio Tecnyconta Zaragozari eta denboraldiko 15. garaipena eskuratu du Endesa Ligan. Sailkapeneko laugarren postuan mantentzen da Arabako taldea.
Hasieratik amaieraraino nagusi izan da Baskonia. Lehen laurdenean bost puntuko abantaila (18-25) eskuratu du, eta abantail horrekin iritsi da atsedenaldira (39-44) Sito Alonsok zuzentzen duen taldea.
Atsedenaldiaren ostean Baskoniaren nagusitasuna mantendu egin da, eta Arabako taldeak aldea handitu du (64-72). Azken laurdenean garaipena biribildu du Baskoniak arazo gehiegirik gabe (88-99).
Fitxa teknikoa:
88 - Tecnyconta Zaragoza (18+21+25+24): Sergi GarcĂa (6), Gecevicius (9), Benzing (19), Fotu (17), Norel (17) -chasierako bostekoa- Kraljevic (2), Juskevicius (11), Servera (-) eta Jelovac (7).
99 - Saski Baskonia (23+21+28+27): Larkin (30), Beaubois (4), Hanga (14), Tillie (2), Diop (-) -hasierako bostekoa- Bargnani (18), Voigtman (14), Laprovittola (2), Budinger (15) eta Rafa Luz (-).
Epaileak: Cortes, Sanchez Monserrat eta Oyon.
Hurrengo zuzenekoak
| 07 | 08:10 - 11:30 | ATLETISMOA | Valentziako Maratoia |
| 07 | 11:30 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
| 07 | 12:00 - 14:00 | PILOTA | EMAKUME MASTER CUP: 4 t'erdiko finalaurrekoak |
| 07 | 17:05 - 20:00 | PILOTA | Laso-Albisu vs Larrazabal-Mariezkurrena |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar