Baskonia
82-91
Erredakzioa
Arabako taldeak 82-91 irabazi dio Morabanc Andorrari eta denboraldi honetan lehen aldiz lortu du garaipena talde bisitari batek andorratarren kantxan.
Albisteak (3)
Baskoniak garaipena lortu du Morabanc Andorraren aurka (82-91) Endesa Ligan eta denboraldi honetan Andorrak bere etxean jaso duen lehen porrota izan da gaur igandekoa.
Lehen laurdenean Baskonia nagusi izan da, baina Morabanc Andorrak eutsi egin dio, eta ez dio utzi markagailuan alde egiten (16-19). Bigarren laurdena lehenengoaren antzekoa izan da, eta Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak sei puntuko abantaila lortu du atsedenaldira iristean (31-37).
Atsedenalditik kantxara itzuli ostean, partida parekatu egin da, eta Andorrak gogotik lan egin arazi dio Baskonia. Hala ere, bost puntuko abantailarekin ekin dio Arabako taldeak azken laurdenari (55-60). Larkinen kalitateak eta Bargnaniren hirukoek parekotasuna apurtu eta Baskoniaren garaipena bideratu dute. Amaieran, Gasteizeko taldea garaile (82-91).
Fitxa teknikoa:
82 - Andorra (16+15+24+27): Albicy (5), David Navarro (12), Antetokounmpo (3), Walker (0), Shermadini (25) -hasierako bostekoa- Schreiner (6), Stevic (12), Jelinek (5), Burjanadze (11) eta Colom (3).
91 - Baskonia (19+18+23+31): Larkin (21), Hanga (9), Budinger (13), Tillie (6), Voigtmann (4) -hasierako bostekoa- Bargnani (21), Sedekerskis (0), Beaubois (7), Diop (4), Laprovittola (6).
Epaileak: Conde, Garcia Ortiz eta Zamorano.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa