Baskonia
84-92
Erredakzioa
Arabako taldeak ostiralean garaipena lortu zuen Barçaren aurka Euroligan, baina Endesa Ligako partidan Kataluniako taldea nagusitu da, 84-92ko emaitzarekin.
Baskonia-Bartzelona. Argazkia: EFE
Baskoniak 84-92 galdu du Bartzelonaren aurka Buesa Arenan Endesa Ligako 19. jardunaldiari dagokion partida. Ostiralean Arabako taldeak irabazi egin zion Barçari Euroligan, baina igande honetan ezin izan du garaipena errepikatu.
Partida estu eta parekatuta joan da lehen bi laurdenetan. Bartzelonak hobeto ekin dio neurketari, baina Baskoniak azkar erreakzionatu eta ez dio utzi markagailuan alde egiten. Honela, etxeko taldeak puntu bateko abantaiala lortu du lehen hamar minutuen amaieran (21-20). Bigarren laurdena estu joan da amaierako minutuetara arte, baina azken txanpan Bartzelona nagusi izan da, eta Kataluniako taldeak sei puntuko abantaila lortu du atsedenaldira iristean (35-41).
Atsedenalditik kantxara itzuli ostean Baskoniak ez du bere joko onena egitea lortu. Talde bisitaria erabat nagusi izan da hirugarren laurdenean eta Bartzelonak 12 puntuko abantailarekin ekin dio azken laurdenari (56-68). Amaierako hamar minutuetan Bartzelonak ez du partida galtzeko arriskurik izan, eta garaipena lortu du (84-92).
Fitxa teknikoa:
84 - Baskonia (21+14+21+28): Larkin (16), Hanga (9), Sedekerskis (5), Tillie (4), Diop (14) -hasierako bostekoa-, Bargnani (4), Voigtmann (16), Beaubois (13), Blazic (-), Laprovittola (3) eta Luz (-).
92 - FC Bartzelona Lassa (20+21+27+24): Rice (17), Koponen (6), Perperoglou (3), Doellman (15), Faverani (9) -hasierako bostekoa-, Tomic (21), Claver (8), Navarro (5), Vezenkov (8), Peno (-) eta Diagne (-).
Epaileak: Juan Carlos Garcia Gonzalez, Vicente Bulto eta Martin Caballero.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa