Baskonia
Denboraldia bukatu arte
eitb.eus
Moronen jaiotako jokalariak aurretik ere jokatu du Endesa Ligan, Movistar Estudiantes taldean izan baitzen joan den denboraldian.
Nicolás Laprovittola, Estudiantesekin. EFE
Baskonia saskibaloi taldeak Nicolas Laprovittola joko-antolatzaile argentinarra fitxatu du denboraldia bukatu arte, Pablo Prigioni ordezkatzeko. Jokalari argentinarra NBAko San Antonio Spur taldetik dator, Baskoniak jakinarazi duenez.
Laprovittola joan den udan heldu zen AEBko Ligara, baina ez du aukera handirik izan (partidako 9,7 minutu), eta San Antonio Spurs taldeak abenduaren bukaeran erabaki zuen taldetik bidaltzea.
Horrela, Pablo Prigioni ordezkatzeko talde gasteiztarrak egindako eskaintza ontzat ematea erabaki du 26 urteko eta 1,93 metroko joko-antolatzaileak. Prigionik joan den astean iragarri zuen saskibaloia uzteko asmoa.
Moronen jaiotako jokalariak aurretik ere jokatu du Endesa Ligan, Movistar Estudiantes taldean izan baitzen joan den denboraldian. Ligako 20 partida jokatu zituen, eta, batez beste, 29 minutu jokatu zituen partidako, eta 13.8 puntu, 4.4 asistentzia eta 2.9 errebote eta 12.3 balorazioa lortu zituen.
Argentinako selekzioarekin ere jokatu du, eta 2016an Rioko Olinpiar Jokoetan izan zen. Batez beste, 8.2 puntu, 2.2 errebote eta 2.7 asistentzia lortu zituen bertan.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa