Baskonia
Igandean, 18:30etan
Agentziak | Erredakzioa
Gasteiztarrek multzoburuak izan nahi dute asteleheneko zozketan, eta Bilbao Basketek sailkapena lortu nahi du.
Prigioniri omenaldia egingo diote Buesa Arenan / EFE.
Baskoniak Bilbao Basket hartuko du Buesa Arenan, igandean 18:30etan. Bi taldeek Errege Kopa dute helburu, baina egoera desberdinetan daude. Zozketa astelehenean izango da Gasteizen.
Arabako taldeak, bosgarren 10 garaipenekin, multzoburuen taldean egon nahi du. Horretarako, Bilbao Basketi irabazi eta Iberostar Tenerifek galtzea behar dute. Batzelonaren aurka arituko dira kanariarrak.
Bilboko taldeak, bederatzigarren 7 garaipenekin, Errege Kopara sailkatzea du helburu. Baskoniari irabazteaz gain, Morabanc Andorraren porrota ere behar du. Betisen aurka arituko da Andorra.
Andrea Bargnani jokatzeko moduan egongo da, eta Sito Alonso jokalari guztiak izango ditu prest.
Pablo Prigioniri omenaldia egingo diote Buesa Arenan. Baskoniarekin 459 partida jokatu ustean, erretiroa hartuko duela iragarri zuen astelehenean.
Estatistika, etxekoen alde
Etxean Bilbao Basketen aurka Endesa Ligan jokatutako 14 partidetatik 13 irabazi ditu Baskoniak. Gazteizen eta Bilbon jokatutako neurketa guztiak kontuan izanda, Baskoniak gehienetan irabazi du: 28tik 21. Azken hiru denboraldietan, baina, etxekoak gailendu dira beti.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa