Baskonia
74-61, Herbalifen aurka
Erredakzioa
Herbalife Gran Canariak garaipena lortu du 74-61eko emaitzarekin. Lehen laurdenean 6 puntu bakarrik sartu ditu Arabako taldeak eta zama astunegia izan da Sito Alonsok zuzentzn dituen jokalarientzat.
Albisteak (3)
Baskoniak porrota jaso du Herbalife Gran Canariaren aurka (74-61) Endesa Ligako 14. jardunaldiko partidan. Arabako taldeak izan duen norgehiagokaren hasiera txarrak eragin du porrota.
Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak lehen laurden tamalgarria jokatu du, eta Herbalife aise nagusitu da. Baskoniak puntu bakarra sartu du lehen 6 minutu eta 12 segundoetan. Gainera, Arabako taldeak sei puntu besterik ez ditu lortu lehen hamar minutuetan. Horren ondorioz, etxeko taldeak 16 puntuko abantaila eskuratu du (22-6).
Bigarren laurdenean ere nagusi izan Herbalife Gran Canaria taldea, nahiz eta Baskoniak bere erasoko jokoa hobetzea lortu duen. Dena den, Herbalifen nagusitasuna nabrmena izan da, eta lehen laurdenean lortutako 16 puntuko abantailari eutsi eta etxekoen aldeko abantaila horrekin iritsi da norgehiagoka atsedenaldira (40-24).
Atsedenaldia ondo etorri zaio Baskoniari eta hirugarren laurdenaren hasieran 0-6ko partziala lortuta, aldeak murriztu ditu, eta aurkariarengandik 10 puntura jarri da. Laurdena amaitzeko sei minutu falta izan direnean, 6 puntura kokatu da Sito Alonsok zuzentzen duen taldea (43-37). Markagailuan gehiago gerturatzeko aukerak ere izan ditu Baskoniak, baina ez du aurkariaren saski aurrean asmatu eta Herbalife Gran Canaria zortzi puntuko abantailarekin iritsi da azken laurdenera (50-42).
Amaierako laurdenean Baskonia ez da gai izan desabantaila sei puntuetatik jaisteko eta horretaz baliatu da Herbalife Gran Canaria. Aldeak murrizteko aukera izan duenean ARabako taldeak ez du asmatu eta talde kanariarrak lortu du garaipena (74-61).
Fitxa teknikoa:
74 - Herbalife Gran Canaria (22+18+10+24): McCalebb (17), Salin (2), Baez (9), Pasecniks (7) eta O'Neale (4) -hasierako bostekoa-, Hollins (2), Hendrix (6), Oliver (4), Pauli (-), Rabaseda (3), Kuric (10) eta Pablo Aguilar (10).
61 - Baskonia (6+18+18+19): Hanga (6), Blazic (-), Diop (2), Tilie (2) eta Larkin (12) -hasierako bostekoa-, Pigrioni (-), Voigtmann (4), Beaubois (15), Shengelia (11), Budinger (9) eta Luz (-).
Epaileak: Conde, Cortes eta Sacristan.
eta Sacristan.Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa