Baskonia
Euroligako 14. jardunaldia
Agentziak | Erredakzioa
Panathinaikosen aurka galtzaile atera arren, Sito Alonsoren taldeak sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen du. Bederatzi garaipen eta bost porrot dituzte arabarrek.
Albisteak (3)
Azken laurdenean egindako joko kaskarrak porrota ekarri dio Baskoniari Panathinaikosen aurka jokatutako 14. jardunaldiko partidan (69-68).
Arabarrek bederatzi puntu bakarrik lortu dituzte azken 10 minutuetan. Norgehiagoka galdu arren, arabarrek sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen dute bederatzi garaipen eta bost porrotekin.
Neurketa irekia izan da, erritmo bizikoa, eta bi taldeek huts ugari egin dituzte kanpo jaurtiketetan. Chris Singleton izan da gehien asmatu duena lehen zatian, Nick Calathes eta Mike James joko antolatzaileekin batera. Horiek Shane Larkin eta Rodrigue Beaubois baino gehiago izan dira.
Tornike Shengelia izan da baskonisten saskiratzailerik onena, Iliamane Diopek egindako lan bikainaz baliatuta. Diopek 10 puntu eta 10 errebote lortu ditu, eta Ioannis Bourousis taldekide ohia baino hobeto aritu da.
Fitxa teknikoa
69 - Panathinaikos (27+10+18+14): Calathes (14), Feldeine (6), Nichols (3), Gabriel (-), Singleton (23) -hasierako boskotea-, Rivers (4), Mike James (16), Fotsis (-), Bourousis (3) y Pappas (-).
68 - Baskonia (18+23+18+9): Larkin (6), Beaubois (11), Hanga (12), Tillie (4), Diop (10) -hasierako boskotea-, Blazic (-), Budinger (-), Luz (2), Shengelia (17), Voitgmann (6) y Prigioni (-).
Partzialak: 27-18, 37-41 (atsedenaldia), 55-59, 69-68 (amaiera).
9-68 (amaiera).Hurrengo zuzenekoak
25 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa