Baskonia
Euroliga
Erredakzioa
Euroligako 13. jardunaldiko partida jokatuko dute asteazkenean, 20:30ean Buesa Arenan. Bargnani baja izango da Arabako taldean eta Prigionik minutu batzuk joka ditzake.
Endesa Ligan jokatutakoBaskonia-Bartzelona partidako irudia. Argazkia: EFE
Baskoniak Bartzelonaren aurka jokatuko du asteazken honetan Buesa Arenan, 20:30ean, Euroligako 13. jardunaldiko partida. Arabako taldeak garaipena lortu nahi du sailkapeneko lehen lau postuetan jarraitzeko.
Sito Alonso entrenatzaileak Andrea Bargnaniren baja izango du norgehiagoka honetarako eta Pablo Prigionik lehen minutuak joka ditzake Baskoniarekin bere fitxaketa iragarri zuteneik. Bartzelonak jokatzeko prest izango du Juan Carlos Navarro.
"Pablo Prigioni aulkian baldin badago, jokatzeko aukerak izango ditu", adierazi du Sito Alonso Baskoniako entrenatzaileak.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa