Baskonia
Hirugarrenez Gasteizen
Erredakzioa
Joko-antolatzaile argentinarrak aurtengo denboraldia amaitu arte sinatu du kontratua Arabako taldearekin. Talde gabe zegoen NBAko Los Angeles Clippersen egon ostean.
Albisteak (3)
Pablo Prigioni Baskoniara itzuliko da denboraldi amaierara arte. Hala baieztatu du Arabako klubak astelehen honetan. NBAko Los Angeles Clippersek kontratua moztu zion, eta talde gabe egon da.
Rio Terceroko joko-antolatzaileak 39 urte ditu, eta hirugarren etapa beteko du Baskonian. Zazpi denboraldi eman zituen Arabako taldean bi etapa ezberdinetan.
Prigioni 2000-2001. urtean iritsi zen ACB Ligara Jabones Pardo Fuenlabrada taldearen eskutik. Ondoren, 2001etik 2003ra arte Lucentum Alicante taldean jokatu zuen, eta Baskoniak fitxatu zuen 2003-2004. denboraldian. Sei denboraldi jarraian egin zituen Gasteizeko taldean ACB Liga bat, hiru Errege Kopa eta lau Superkopa irabazi zituelarik. 2009-2010. denboraldian Real Madrilekin sinatu zuen konratua eta bi denboraldiren ondoren Baskoniara itzuli zen. Argentinarrak denboraldi oso bat jokatu zuen Arabako taldean eta NBAra joan zen.
Munduko saskibaloi ligarik onenean jokatu du azken urteetan. NBAko New York Knicks, Houston Rockets eta Los Angeles Clippers taldeetan jokatu du joko-antolatzaile argentinarrak. Orain, Gasteizera itzuliko da.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa