Baskonia
8876
Erredakzioa
Milaneko taldea nagusi izan da lehen laurdeneko azken minutuetatik amaieraraino eta garaipena lortu du 88-76ko emaitzarekin. Hirugarren porrota Arabako taldearentzat.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Baskoniak porrota jaso du Milanen EA7 Emporio Armani taldearen aurka (88-76). Astearte honetakoa, Arabako taldeak Euroligan jasotzen duen hirugarren porrota izan da.
Lehen laurdenari ondo ekin dio Baskoniak partidako lehen sakiratzeak sartuta eta lehia parekatuta mantentzea lortu du laurdenaren azken txanpara arte. Emporio Armani Milanek esker onez jaso ditu Arabako taldeak egindako opariak eta lehen hamar minutuen amaieran, 10 puntuko abantaila lortu du etxeko taldeak (27-17).
Bigarren laurdenean Baskonia saiatu da desabantaila murrizten, baina Milaneko taldeak ez dio erraztasunik eman eta Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak zailtasunak izan ditu erasoko jokoan. Minutuak aurrera joan ahala Emporio Armani nagusitzen hasi da, eta laurdenaren erdialdean 15 puntuko abantaila lortu du talde italiarrak (36-21). Atsedenaldira iritsi orduko, Arabako taldeak aldeak pixka bat murriztea lortu du, baina 14 puntu azpitik iritsi da Baskonia atsedenaldira (49-35).
Atsedenaldtik kantxara itzuli ostean partidaren gidoia ez da aldatu. Baskoniak, nahi baina ezin eta Milaneko taldea eroso ibili da kantxan. Arabako taldeak desabantaila 10 puntura murrizteko aukera izan duen bakoitzean Emporio Armaniko jokalarien kalitatea nabarmendu egin da, batipat Sandersen hirukoekin eta biko saskiratzeekin. Berriro ere, aurreko bi laurdenetan bezala, Baskoniak kaskar jokatu ditu azken minutuak eta etxeko taldea 16 puntuko abantailarekin iritsi da azken laurdenera (72-56).
Partida amaierako azken hamar minutuetan Baskoniak ezer gutxi egin ahal izan du, desabantaila handiarekin etorri baita hirugarren laurdenetik. Emporio Armanik kontrolpean izan du norgehiagoka azken laurdenean eta arazo gehiegirik gabe aurretik lortutako abantaila mantendu du. Horrenbestez, Baskoniaren porrota Mianen (88-76).
Fitxa teknikoa:
88. EA7 Emporio Armani Milan (27+22+23+16): Hickman (13), Z. Dragic (8), Gentile (7), Macvan (6), Raduljica (5) -hasierako bostekoa-, Abass (8), Sanders (19), Simon (10), Pascolo (2), Mclean (5) eta Kalnietis (5).
76. Baskonia (17+18+23+20): Larkin (21), Blazic (5), Hanga (8), Voigtmann (16), Bargnani (12) -hasierako bostekoa-, Budinger (2), Luz (-), Tillie (6), I. Diop (-), Beaubois (6) eta Sedekerskis (-).
Epaileak: Ryzhyk (Ukraina), Lottermoser (Alemania) eta Koromilas (Grezia).
milas (Grezia).Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa