Baskonia
5. jardunaldia
Agentziak | Erredakzioa
Gasteiztarrek Euroligako euren mamu beltzari irabazi diote, aurreko lau partidetan galtzaile atera ostean.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Shane Larkin estatubatuarrak gidatu du Baskoniak Izar Gorriaren aurka lortutako garaipena. Arabarrak 63 eta 70 gailendu dira eta, ondorioz, hiru garaipen eta bi porrot dituzte orain Euroligako sailkapenean.
Baskoniako joko-antolatzaileak 16 puntu sartu, 6 asistentzia eman eta 4 baloi errekuperatu ditu. Rodrigue Beauboisek ere partida ona egin du (16 puntu) baita Johannes Voitgmannek ere (11 puntu eta 8 errebote).
Partida ez da ona izan, eta Sito Alonsoren taldeak defentsan eta erasoan agertutako lasaitasunean oinarritu du bere garaipena.
Euskal taldeak Euroligan etxetik kanpo lortzen duen bigarren garaipena izan da.
Neurketa hasieran, talde gasteiztarra ondo aritu da defentsan eta lasai erasoan, eta horri esker aurretik izan da lehen bi laurdenetan (15-22 eta 28-37).
Bigarren zatia
Atsedenaldiak hobeto egin dio Izar Gorriari, eta, zaleen bultzadaz baliatuta, berriro neurketan sartu dira. Orduan Larkin agertu da, eta arabarrek 14 puntuko aldea zabaldu dute markagailuan (35-49).
Serbiarrek ez dute amore eman, eta jaurtiketa libreei esker gehienbat, hurbildu egin dira. Hala ere, momentuko gauza izan da, Baskonia 48 eta 59 izan baita aurretik hirugarren laurdenaren amaieran.
Guduricen hiruko bi jaurtiketek eta Simonovicen saskiratzeak eta jaurtiketa gehigarriak 61 eta 66ko emaitza jarri du markagailuan. Orduan, Sito Alonsok Rodrigue Beaubois frantziarra jarri du joko-antolatzaile gisa.
Aldaketa horrek bere eragina izan du eta Baskoniak emaitza kontrolpean izatea lortu du bukaera arte: 63 eta 70.
Fitxa teknikoa
63. Izar Gorria (15+13+20+15): Jenkins (9), Jovic (7), Dangubic (7), Mitrovic (4), Kuzmic (3) -hasierako boskotea-, Lazic (3), M. Bjelica (7), Simonovic (11), Guduric (12) eta Wolders (-).
70. Baskonia (22+15+22+11): Larkin (16), Beaubois (16), Hanga (-), Tillie (3), Voigtmann (11) -hasierako boskotea-, Luz (-), Shengelia (6), I. Diop (4), Budinger (7), Blazic (7) eta Akognon (-).
t="utf-8">¿| Let's go guys. 1, 2, 3... #Baskonia. ¡Gran trabajo chicos! #CZVBKN pic.twitter.com/sa8n6mVkik
— Saski Baskonia (@Baskonia) 4 de noviembre de 2016
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa