Baskonia
76-92, Obradoiroren aurka
Erredakzioa
Arabako taldeak 76-92 irabazi dio Rio Natura Monbusi eta ezin hobeto ekin dio Endesa Ligari.
Albisteak (2)
Baskoniak ezin hobeto ekin dio Endesa Ligari. Larunbat honetan jokatu du lehen jardunaldiko partida Rio Natura Monbus taldearen aurka Galizian eta 76-92ko emaitzarekin irabazi du.
Partida hasieratik nagusi izan da Arabako taldea eta hamar puntuko aldea lortu du lehen hamar minutuetan (20-30). Bigarren laurdenean nabarmenagoa izan da Baskoniaren nagusitasuna eta Sito Alonsok zuzentzen duen taldea 15 puntuko abantailarekin iritsi da atsedenaldira (37-52).
Garaipena bideratuta utzi du Baskoniak lehen bi laurdenetan, baina, hala ere, Arabako taldeko jokalariek ez dute maila jaitsi. Rio Natura Monbus ezinean ibili da, eta Baskoniak 23 puntura igo du abantaila hirugarren laurdenaren amaieran (53-76). Azken laurdenerako dena erabakita egon da, eta garaipenak ez dio ihes egin Baskoniari (76-92).
Fitxa teknikoa:
76 - Rio Natura Monbus Obradoiro (20+19+14+23): Richard Barton "Mickey" McConnell (4), Alberto Corbacho (6), Eimantas Bendzius (11), Rosco Allen (17), Shayne Whittington (7) -hasierako bostekoa-, Osvaldas Matulionis (-), Artem Pustovyi (4), Santi Yusta (18), Adam Pechacek (-) eta Fran Cardenas (9).
92 - Baskonia (30+22+24+16): Shane Larkin (19), Jaka Blazic (11), Adam Hanga (5), Kim Tillie (-), Johannes Voigtmann (10) -hasierako bostekoa-, Andrea Bargnani (7), Trevor Cooney (6), Tadas Sedekerskis (12), Tornike Shengeila (19) eta Rafa Freire Luz (3).
Epaileak: Carlos Peruga, Francisco Jose Araña eta Rafael Serrano.
Rafael Serrano.Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa