22:11

Baskonia

Hirugarren porrota

Laboral Kutxak agur esan dio play offari (63-85)

Agentziak | Erredakzioa

Arabarrek hirugarren porrota hartu dute Bartzelonaren aurkako finalerdietako kanporaketan. Kataluniarrak jaun eta jabe izan dira eta finala jokatuko dute Real Madrilen aurka.

1:09
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Barcelona Lassa aise gailendu zaio Laboral Kutxari 63-85 eta Endesa Ligako finalerako sailkatu da. Bertan Real Madrid izango dute aurkari.

Xavi Pascualen taldeak neurketa goitik behera kontrolatu du eta hasieratik aldea zabaldu dute markagailuan. Defentsan eta erasoan serio aritu dira, Oleson eta Ante Tomic erreferentzia bezala erabilita. Tomicek 11 puntu sartu eta 10 errebote hartu ditu. Bere balorazioa 22koa izan da.

Velimir Perasovicen taldeak, berriz, ezin izan du lekua hartu partida osoan eta agur esan dio lehiaketari, denboraldi ederra egin ostean.

Partida 63 eta 85 amaitu da, Mike Jamesek egindako mate ikusgarri batekin.

Baskoniako zaleek taldeak egindako denboraldi ona saritu nahi izan dute eta jokalariak aldagelatik aterarazi dituzte txalo zaparrada emateko.

Bartzelonak eta Real Madrilek bosgarren aldiz jarraian neurtuko dituzte indarrak Endesa Ligako finalean.


t="utf-8">

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena