Baskonia
Ostiralean, 21:00etan
Agentziak | Erredakzioa
Bi taldeek ez dute neurketarik galdu final-laurdenetako play offetan. Turkiarrak dira, printzipioz, faborito nagusiak.
Baskoniak faboritoetako bat kanporatu nahi du. Argazkia: Efe.
Laboral Kutxak Istanbuleko Fenerbahceren aurka neurtuko ditu indarrak eta ezustekoa ematen saiatuko da, Euroligako Lauko Finaleko finalerdietan.
Turkiarrak faborito dira, euren ibilbideagatik eta jokalari zein aurrekontuagatik, baina arabarrek argi eta garbi utzi dute aurten teorian indartsuagoak diren taldeei irabazteko gai direla.
Gasteiztarrak seigarren aldiz dira Euroligako azken fasean, eta bosgarrenez Lauko Final batean: Moskun 2005ean, Pragan 2006an, Atenasen 2007an eta Madrilen 2008an izan ziren. 2001eko play offak ere jokatu zituzten.
Porrotik ez
Bi taldeek ez dute neurketarik galdu final-laurdenetako play-offetan. Istanbulekoek 22 garaipen eta bost porrot jaso dituzte aurtengo Euroligan, eta Baskoniak, berriz, 18 garaipen eta 9 porrot.
Zaleen babesa
Bi taldeek euren zaleen babesa izango dute Berlineko kantxa ikusgarrian. 7.000 turkiar eta 1.000 gasteiztar inguru izango dira bertan.
go dira bertan.Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa