Baskonia
Garaipena Andorran
Agentziak | Erredakzioa
Perasovicen taldeak lanak izan ditu Andorran irabazteko.
Baskoniak Lauko Finala jokatuko du ostiraletik aurrera. Argazkia: Efe.
Laboral Kutxak morala hartu du Lauko Finalari begira, Endesa Ligan Andorrari 91 eta 99 irabazita. Landutako garaipena izan da arabarrena.
Perasovicen taldeak neurketaren erritmoa jarri du, baina Andorrak ez du inoiz ere amore eman, eta arazo ugari sortu dizkie arabarrei. Gasteiztarren artean aipatzekoa da Adamsek eta Hangak erakutsitako kalitatean. Etxekoen artea, berriz, onena Shermandini izan da: 27 puntu egin eta 38ko balorazioa lortu du.
Baskonia erasora atera da eta hiruko saskiratzeei esker, aurretik jarri da markagailuan. Andorrak, Shermandinik bultzatuta, partidan sartuta jarraitu du. Lehen laurdena 26na amaitu dute.
Atsedenaldian bost puntuko aldea izan dute arabarrek (47-52).
Hirugarren laurdenean gauzak ez dira asko aldatu eta laugarrena 69 eta 74ko emaitzarekin hasi dute.
Azken minutuetan, Andorrakoek bi hiruko huts egin dituzte. Hangak, berriz, ondo eutsi dio erantzukizunari eta bere taldearen garaipena bideratu du.
Fitxa teknikoa
91. Andorra (26+21+22+22): Navarro (4), Stojanovski (15), Pino (0), Bogdanovic (15), Shermadini (27) -cinco inicial-, Schreiner (2), Betinho (4), Clark (5), Holt (17) y Jones (2).
99. Laboral Kutxa (26+26+22+25): Adams (25), Hanga (16), Bertans (19), Tillie (9), Planinic (2) -cinco inicial- Bourousis (14), James (0), Blazic (6), Corbacho (3) y I. Diop (5).
y I. Diop (5).Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa