Baskonia
Euroliga
Agentziak | Erredakzioa
Laboral Kutxako jokalaria Euroligako beteranoetakoa da, eta 14 aldiz hartu du parte Europako talderik onenen lehiaketan. Gasteizen eman duen lehen denboraldian, bere onena eman du.
Ioannis Bourousis. Argazkia: efe.
Ioannis Bourousis Laboral Kutxako jokalaria 2015-2016 denboraldiko Euroligako bosteko onenean sartu dute, Gasteizen egiten ari den denboraldi bikainari esker.
Zaleek eta hedabideek izan dute Euroligako bi bostekorik onenak aukeratzeko aukera, eta antolatzaileek ostiral honetan eman dituzte aditzera emaitzak.
Lehen bostekoa hauek osatu dute: Ioannis Bourousis (Laboral Kutxa), Malcolm Delaney (Krasnodarko Lokomotiv), Nando de Colo eta Milos Teodosic (Moskuko CSKA) eta Jan Vesely (Fenerbahce).
Baskoniako greziarra Euroligako beteranoetakoa da, eta 14 aldiz hartu du parte Europako talderik onenen lehiaketan. Gasteizen eman duen lehen denboraldian, bere onena eman du, batez beste, 14,6 puntu, 8,9 errebote, 2,3 asistentzia eta 21,5eko balorazioa lortu baitu.
t="utf-8">Here you have the 2015-16 All-Euroleague First Team ¿¿@foe23 @NandoDeColo
— EuroleagueBasketball (@Euroleague) 6 de mayo de 2016
Teodosic@JanVesely24@Bourou30https://t.co/mHlEYLETrz
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa