Baskonia
Porrota
Agentziak | Erredakzioa
Errusiarrek basket average delakoa ere alde dute orain, 12 puntuko aldea lortu ostean.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Laboral Kutxak agur esan dio Euroligako Top 16ko lidergoari, Moskuko CSKAren aurka 90 eta 78 galdu ostean.
Errusiarrak sailkapeneko lider dira, zortzi garaipenekin, eta gasteiztarrak, berriz, bigarren, zazpi garaipenekin, bigarren fasea amaitzeko hiru partida falta direnean.
Gasteizen jokatutako partidan lortutako 10 puntuko aldeari eustea ere ez dute lortu Perasovicen gizonek. Teodosicek amaieran egindako hiruko saskiratzeak 12ko aldea eman baitio CSKAri.
Errusiarren artean, De Colo (19 puntu) eta Teodosic (17) izan dira onenak, Higgins eta Vorontsevichekin batera. Arabarren aldetik, aldiz, Hanga izan da onena, 19 punturekin, baina laguntza gutxi izan du taldekideen aldetik.
Fitxa teknikoa:
90 - Moskuko CSKA (20+20+28+22): Jackson (3), De Colo (19), Vorontsevich (17), Kurbanov (3), Hynes (7)-hasierako boskotea-, Teodosic (17), Freeland (2), Fridzon, Higgins (18), Korobkov (4).
78 - Laboral Kutxa (14+12+30+22): Adams (10), Causeur (11), Hanga (19), Tillie (7), Diop-hasierako boskotea-, James (8), Blazic (4), Bertans (5), Bourousis (10), Planinic (4).
Partzialak: 20-14, 40-26 (atsedenaldia), 68-56 eta 90-78 (amaiera).
0-78 (amaiera).Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa