Baskonia
100-92
Erredakzioa
Baskoniak 100-92 galdu du Baloncesto Sevillaren aurka. Partida parekatua izan da; azken minutuan erabaki da, etxeko taldearen alde.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Laboral Kutxa Baskoniak 100-92 galdu du igande honetan Baloncesto Sevillaren aurka. Arabako taldeak ostegunean Khimkiren aurka Euroligan egindako esfortzua ordaindu du.
Partida parekatua izan da azken minutura arte. Lehen laurdenean bi taldeak parean ibili dira, eta berdinduta bukatu da (25-25). Sevillak 7-0ko partzialarekin ekin dio bigarren laurdenari, baina Laboral Kutxak berriro partida berdintzea lortu du. Ondorioz, Sevillaren aldeko 48-45eko emaitzarekin iritsi da lehia atsedenaldira.
Norgehiagokako hirugarren laurdenaren hasieran, berriz ere etxeko taldea izan da nagusi, eta abantaila hartu du markagailuan (62-52, 25. minutuan). Baskonia une txarra pasatzen ibili da, baina Hangaren eta Adamsen saskiratzeei esker, desabantaila murriztea lortu du (70-66). Azken laurdena oso parekatua izan da. Bi taldeetako bat ere ez da gai izan markagailuan alde garrantzitsua lortzeko. Azken minutuan erabaki da irabazlea, jaurtiketa libreen segida luze baten ostean. Amaieran, Baloncesto Sevilla nagusitu da (100-92).
Fitxa teknikoa:
100 - Baloncesto Sevilla (25+23+22+30): Hakanson (13), Bamforth (22), Berni Rodriguez (5), Nachbar (12), Balvin (24) -hasierako bostekoa, Oriola (10), Miljenovic (5), Alfonso Sanchez (4) eta Jordan (5).
92 - Laboral Kutxa (25+20+21+26): Adams (17), Causeur (8), Hanga (19), Bertans (12), Ilimane Diop (6) -hasierako bostekoa-, Bourousis (10), Blazic (9), Mike James (11), Tillie (-) eta Corbacho (-).
Epaileak: Antonio Conde, Sergio Manuel eta Andres Fernandez.
dres Fernandez.dres Fernandez.Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa