23:22

Baskonia

Errege Kopa

Baskonia, finaletik at

A.B.

Laboral Kutxak 80-86 galdu du Real Madrilen aurka finalerdietan eta final handia jokatu gabe geratuko da. Partida oso lehiatua izan da, eta azken minutuan erabaki da.

  • Bourousis eta Hernangomez. Argazkia: EFE

    Real Madrilek 80-86 irabazi dio Laboral Kutxa Baskoniari. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Laboral Kutxa Baskonia Errege Kopako finalaren atarian geratu da, finalerdietan Real Madrilen aurka 80-86 galdu ostean. Bi finalerdiak jokatu ostean, Herbalife Gran Canariak eta Real Madrilek jokatuko dute final handia, igandean, 19:00etan.

Baskoniak hasiera txarra eman dio partidari eta Real Madril 0-6 aurreratu da. Jarraian, Madrileko taldeak zortzi puntuko abantaila eskuratu du (2-10) eta kosta zaion arren, Baskoniak erreakzionatu eta aldeak murriztea lortu du (7-10). Arabako taldearen hobekuntzak, ordea, ez du jarraipenik izan, eta Real Madrilek berriro hamar puntuko errenta lortu du (10-20). Lehen hamar minutuetako azken jokaldietan Pablo Lasoren taldea nagusitu da; ondorioz, Real Madrilen aldeko 17-25eko emaitzarekin amaitu da lehen laurdena.

Bigarren laurdenari ere gaizki ekin dio Baskoniak. Real Madrilek gehien komeni zaion erritmoa ezarri nahi izan dio norgehiagokari eta hamar puntuko abantaila lortzera iritsi da (26-36). Orduan etorri da Laboral Kutxaren benetako erantzuna. Perasovicek zuzentzen duen taldea aldeak murrizten hasi da, eta lehia berdintzea lortu du (38-38) atsedenaldirako minutu bat eta 46 segundo falta izan direnean. Jarraian, Arabako taldeak aurrea hartu du markagailuan (40-38) eta Baskoniaren aldeko 44-40eko emaitzarekin iritsi da neurketa atsedenaldira.

Atsedenaldiaren ondoren, partida guztiz parekatu da. Baskoniak zazpi puntuko abantaila lortu du hirugarren laurdenaren hasieran, baina Real Madrilek azkar erantzun eta norgehiagoka parekatzea lortu du. Gainera, Pablo Lasok zuzentzen duen taldea aurretik jarri da laurdena bukatzeko minutu bat baino gutxiago falta izan denean. Azken jabetzan, Arabako taldeak saskiratzea lortu eta puntu bateko errenta eskuratu du (61-60).

Azken laurdenari ondo ekin dio Perasovicek zuzentzen duen taldeak (65-60), baina Real Madrilek ez dio Baskoniari alde egiten utzi (65-65). Ondoren, Madrileko taldeak aurrea hartu du markagailuan (65-68) eta Laboral Kutxak gogotik lan egin behar izan du, amaierarako hiru minutu falta izan direnean berriro partida berdintzeko (75-75). Azken minutuan erabaki behar izan da partida eta txanpa horretan Real Madril nagusi izan da. Llullek garaipenera eraman du bere taldea. Amaieran, 80-86ko emaitzarekin irabazi du Real Madrilek.

Fitxa teknikoa:

80 - Laboral Kutxa (17+27+17+19): Caseur (14), Hanga (12), I. Diop (3), Tillie (8) eta Adams (15) -hasierako bostekoa-, James (6), Bourousis (16), Blazic (5) eta Bertans (1).

86 - Real Madril (25+15+20+26): Maciulis (8) Reyes (8), Ayon (14), Carroll (8) eta Llull (15) -hasierako bostekoa-, Rivers (5), Rodriguez (13), Taylor, Nocioni (11), Lima (2) eta Hernangomez (2).

Epaileak: Emilio Perez, Miguel A. Perez eta Carlos Peruga.

rlos Peruga.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Baskonia

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena