Baskonia
69-86, Obradoiroren aurka
Erredakzioa
Iragan jardunaldian partidarik galdu gabe zegoen Valentziari irabazi eta Euroligan beste garaipen bat lortu ostean, Baskoniak 69-86 irabazi dio Rio Natura Monbus taldeari larunbat honetan.
Albisteak (3)
Laboral Kutxa Baskoniak bolada onean jarraitzen du larunbat honetan Rio Natura Monbus taldeari 69-86 irabazi ostean. Garaipen honekin, Arabako taldeak astea biribildu du Valentziak Endesa Ligan jasotzen zuen lehen porrota eragin ostean eta Euroligan ere, ostegunean, garaipena lortuta.
Partidari ondo ekin dio Baskoniak eta azkar lortu du markagailuan aldea eskuratzea. Lehen hamar minutuetan erabat nagusi izan da Perasovicek zuzentzen duen taldea. Ondorioz, 8 puntuko abantailarekin amaitu du Baskoniak lehen laurdena (13-21). Bigarren laurdenean, aldiz, etxeko taldea esnatu egin da. Rio Natura Monbus aldeak murrizten hasi da, eta markagailua asko estutu du. Lehen laurdeneko 8 puntuko abantaila, bi puntuko errentan soilik geratu da Laboral Kutxarentzat partida atsedenaldira iritsi denean (37-39).
Atsedenaldiak mesede egin dio Arabako taldeari. Baskonia lehen laurdenean bezain indartsu kantxaratu da hirugarren laurdenean eta atsedenaldia baino lehen izan duen beherakada ahaztea lortu du. Bere joko onena aurkitu du berriro Laboral Kutxak eta hirugarren laurdena 12 puntuko abantailarekin bukatu du (54-66).
Azken laurdenera alde politarekin iritsi da Gasteizeko taldea. Perasovicen mutilek ez dute bigarren laurdenean gertatukoa berriro gertatzea nahi eta erne egon dira azken hamar minutuetan. Rio Natura Monbusek ezin izan du Baskoniaren garaipena kolokan jarri eta Laboral Kutxak 69-86ko emaitzarekin lortu du garaipena. Arabako taldeak 16 garaipen eta lau porrot eskuratu ditu Endesa Ligako 20 jardunalditan. Orain, bolada onak datorren asteko Errege Kopan jarraitzea espero dute jokalariek, entrenatzaileek eta zaleek.
Fitxa teknikoa:
69 - Rio Natura Monbus Obradoiro (13+24+17+15): Donnie McGrath (2), Santi Yusta (6), Adam Waczynski (14), Angelo Caloiaro (9), Artem Pustovyi (4) -hasierako bostekoa-, Tyler Haws (6), Juanjo Triguero (6), Alec Brown (15), Eimantas Bendzius (5) eta Pepe Pozas (2).
86 - Laboral Kutxa Baskonia (21+18+27+20): Darius Adams (2), Fabien Caseur (9), Adam Hanga (15), Kim Tillie (14), Ilimane Diop (4) -hasierako bostekoa-, Mike James (10), Ioannis Bourousis (6), Jaka Blazic (9), Alberto Corbacho (3) eta David Bertans (14).
Epaileak: Jose Antonio Martin Bertran, Francisco Araña eta Ruben Sanchez Mohedas.
Hurrengo zuzenekoak
24 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria |
25 | 23:30 - 00:30 | AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa