Baskonia
Porrota Moskun
eitb.eus
Gasteiztarrek jasotako 19-10eko partziala hirugarren laurdenean erabakigarria izan da partidan; lehen zatia 39na amaitu ondoren.
Shengelia eta Hanga. EFE
Laboral Kutxa Baskoniak eta Khimki Basketek Euroligako TOP16ko hirugarren jardunaldiko partida jokatu zuten Moskun errusiarren garaipenarekin (76-68).
Velimir Perasovicen taldeak ondo hasi zuen partida eta nahiko parekatuak izan ziren lehen bi laurdenak. Atsedenaldiko 39-39ko emaitza horren adibide.
Halere, hirugarren laurdenean etxeko taldeak aurrerapausoa eman eta 19-10ko partzialari esker azken hamar minutuak alde erosoarekin hasi zituen. Azken laurdenean Baskonia nahi, baina ezin, ordurako berandu eta garaipena etxean geratu zen.
Gasteiztarrek lehen jardunaldian Zalgiris Kauna gainditu zuten etxetik kanpo, baina Buesan jokatutako neurketan Olinpiakosen kontra galdu egin zuten. Hirugarren jardunaldian bigarren porrota jaso dute.
Partzialak: 17-12 / 22-27 (39-39 atsedenaldian) / 19-10 / 18-19 (76-68 amaiera)
Final. Khimki Moscow Region 76-68 Laboral Kutxa Baskonia pic.twitter.com/1qFTwfCSka
— Saski Baskonia (@Baskonia) enero 15, 2016
>
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa