Baskonia
Etxean, Sevillaren aurka
Agentziak | Erredakzioa
Gasteiztarrak aurretik joan dira markagailuan, baina aurkaria oso gertu izan dute minutu askotan.
Gasteiztarrek bi porroteko bolada txarra eten dute. Argazkia: Efe.
Laboral Kutxa Baskoniak bi porroteko bolada txarra eten du Baloncesto Sevillari 89-73 irabazita.
Velimir Perasovicen taldea aurretik joan da markagailuan ia denbora osoan, baina aurkaria oso gertu izan dute minutu askotan. Andaluziarrek, gainera, ez dute amore eman amaierara arte.
26. minutuan, 51nakoa zegoen markagailuan, eta hirugarren laurdenaren eta azkenaren artean arabarrek 26-9ko partziala egin dute, markagailuan 17 puntuko zuloa egiteko (77-60, 33. minutuan).
Horri esker, lasai aritu dira azken zazpi minutuetan, eta Ligako zortzigarren garaipena ziurtatu dute.
Fitxa teknikoa
89 - Laboral Kutxa (22+22+20+25): Adams (6), Causeur (2), Hanga (13), Shengelia (5), Planinic (6) -hasierako boskotea-, James (10), Blazic (16), Corbacho (5), Tillie (2), Bourousis (18), Diop (6).
73 - Sevilla (21+20+12+20): Anderson (2), Sánchez (13), Henton (13), Nachbar (13), Balvin (8) -hasierako boskotea-, Oriola (6), RodrÃguez (3), Miljenovic (4), Slokar (4), Cate (5), Rigo (2), Cizmic.
go (2), Cizmic.Hurrengo zuzenekoak
| 08 | 16:15 - 17:30 | HERRI KIROLAK | Kirol Herri |
| 08 | 17:05 - 20:00 | PILOTA | Jaka-Iztueta vs Artola-Imaz |
| 08 | 22:15 - 23:45 | ZESTA PUNTA | Winter Series: Goitia-Lekerika vs Laduche-Zabala |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar