Baskonia
1. jardunaldia
Agentziak | Erredakzioa
Gasteiztarrek Estudiantesi irabazi diote Madrilen Mike James eta Fabien Causeur jokalariek egindako lan bikainari esker.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Laboral Kutxa Baskoniak garaipen argia lortu du Endesa Ligako lehen jardunaldian, Estudiantesi 58-85 irabazita.
Lehen 80 segundoetan, arabarrik 2-9ko partziala egin dute, partidaren nondik norakoak zeintzuk izango ziren aurreratuta. Baskonia jaun eta jabe izan da Madrilen.
Fabien Causeurrek partida borobila egin du. Lehen minutuetan arabarren 15 puntuetatik 11 berak egin ditu (2-15).
Etxeko taldea, berriz, oso makal aritu da: txarto defentsan, ideiarik gabe eta punteria faltarekin.
Madrildarren joko pobrea ikusita, Laboral Kutxak erraz izan du garaipena. Bere jokoa egitea besterik ez du izan neurketa poltsikoan sartzeko. Azkenean, 58-85 gasteiztarren alde.
Fitxa teknikoa:
58 - Movistar Estudiantes (15+9+15+19): Fernández (4), Martín (11), Stimac (13), Brizuela (8) y Graham (4) -equipo inicial- Bircevic (2), Vicedo (2), Thomas (6), Salgado (5), Guerra y Hernangómez (3).
85 - Laboral Kutxa (31+23+15+16): Causeur (19), Planinic (5), Hanga (5), Tillie (6) y Adams (7) -equipo inicial-, James (17), Bourousis (13), Blazic (8), Ilimane Diop (5) y Corbacho.
¡FINAL EN MADRID! ¡Primera victoria de la temporada! @ClubEstudiantes 58 - 85 Laboral Kutxa Baskonia. GOAZEN! pic.twitter.com/M6LRqAxxCm
— Saski Baskonia (@Baskonia) octubre 11, 2015
t="utf-8">
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa