Baskonia
Berritzea
Agentziak | Erredakzioa
Mamadou Diopekin batera, Ilimane anaia, Tornike Shengelia eta Baskoniaren fitxaketa bakarra, Alberto Corbacho daude.
Velimir Perasovic, Baskoniaren entrenatzailea.
Mamadou Diopen kontratuaren berritzea hurrengo denboraldirako balio izan dio Baskoniari taldeak "formazioko jokalarien" kupoa betetzeko. Mota horretako lau jokalari izatera behartzen du arautegiak.
Diopekin batera daude zerrendan Ilimane anaia, Tornike Shengelia eta Baskoniaren fitxaketa bakarra, Alberto Corbacho, hau da, Espainiako saskibaloiaren behe mailetan hezitako jokalariak.
Mamadou, 24 urteko hegal-pibota, eta Ilimane Diop, 20 urteko eta 2,09 metroko pibota, 2009an eta 2010ean, hurrenez hurren, heldu ziren Baskoniara. Talde horren barruan daude.
Tornike Shengelia georgiarra Valentzia Basketeko behe mailako jokalaria da, eta baldintza horiek betetzen ditu.
Gainera, Mamadou Diopen kontratu berritzearekin, Laboral Kutxak hamaika jolakari ditu, eta baliteke mugimenduren bat egitea lehiaketa hasi baino lehen.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa