Baskonia
Gasteizera itzuliko da
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kroaziarrak hurrengo denboraldirako kontratua sinatu du, eta klubak beste baterako luzatzeko aukera izango du.
Velimir Perasovic. Argazkia: www.baskonia.com
Velimir Perasovic da Laboral Kutxako entrenatzaile berria. Kroaziarrak hurrengo denboraldirako kontratua sinatu du, eta klubak beste baterako luzatzeko aukera izango du.
Teknikaria Gasteizera itzuliko da (2006-2007 denboraldian Pedro Martinezen lekua hartu zuen baskoniarren aulkian). Caja San Fernandorekin egin zuen debuta ACBn eta horrek Europako beste talde batzuk entrenatzeko parada eman zion: Estudiantes, Cibona, Efes Pilsen eta Valentzia Basket, besteak bestea. Baskoniarekin eta Cibonarekin Kopa irabazi zuen eta eta Zagrebeko taldearekin Kroazioako ligako eskuratu zuen.
Halere, Valentzia Basketen lortu ditu Perasovicek emaitzik onenak. Aurreko denboraldian Eurocup irabazi zuen Valentziako taldeak eta Euroligarako txartela erdietsi zuen.
Kroaziako selekzioarekin betebeharrak ditu oraindik ere Perasovicek. Horiei amaiera eman eta orduan hasiko da Laboral Kutxan lanean.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa